Nerea Melgosa´k Fernando Albizu´ren eskutik izan den San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoian izan da
VG 2023 04 25
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Fernando Albizu aktorearen eta zuzendariaren eskutik izan den San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien pregoiaren ekitaldian parte hartu du.
Ramiro González diputatu nagusiarekin batera, Pedro Elosegi Arabako Batzarretako presidenteak eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak ere entzun dute, Probintzia plazan, Itziar Yagüek Daniel Domínguezekin –bateria-jotzailea–, Francisco Serranorekin –kontrabaxu-jotzailearekin– eta Paul San Martín –piano-jotzailearekin– eta Sara Hermoso, Paula de la Fuente, David Martínez eta Julen Beltrán de Lubiano dantzariekin eman duen kontzertua.
Pregoia Probintzia plazan izan da, Foru Jauregiko harmailadian. Eszenatoki berean, datorren ostegunean, Erretreta eta San Prudentzioko danborrada izango dira.