Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Javier Hurtado sailburua: Euskadiko Kontsumoko Lege berriarekin, enpresa arau-hausleen, abusuzko klausulen eta erreklamazio batzuen izenak argitaratu ahal izango ditugu

2023-04-27
  • Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berriak bide judizialetik igaro gabe bidegabe kobratutako zenbatekoak itzultzea ahalbidetuko du.

 

Gaur onartu da Eusko Legebiltzarrean Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aurkeztutako lege-proiektua oinarri hartuta. Javier Hurtado sailburuak agerraldia egin du zenbait alderditan aitzindaria izango den lege moderno bat azaltzeko. Izan ere, gizartearen eta arauen egoera berrira egokitu beharra dago, eta horren ezaugarri dira kontsumo-ohituren aldaketak, Estatuko eta Europako lege-aldaketak eta Kontsumobideren sorrera bera duela 11 urte. Kontsumobideren zeregina indartzen jarraitu behar dugu.

Legeak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak indartzen ditu, pertsona kalteberen babesa azpimarratuz. Horretarako, bitartekotza, ikuskaritza eta zehapena indartzen dituzten eta kontsumo arduratsua bultzatzen duten mekanismoak gaitzen ditu.

Lehenik eta behin, informazioarekin lotutako eskubideak gehiago babestuz. Adibidez, interes orokorreko zerbitzuetan (ura, elektrizitatea, gasa, telefonoa edo Internet) enpresek 30 eguneko epea eskaini beharko dute zerbitzua eten aurretik. Era berean, doako telefono bat izan beharko dute, beste enpresa mota batzuen kasuan eskualdeko tarifaziokoa izango dena. Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea arreta telefonikoa edo elektronikoa ematen denean, nahiz eta metodo automatikoekin batera eman, arreta pertsonal zuzena eskaini behar dela beti.

Lege berriak, elementu aitzindari gisa, zerbitzu-enpresak behartuko ditu, kontratatu aurretik, mantentze-lanetako gorabeherei buruzko informazioa ematera, bai eta pertsona asko etortzeari edo baldintza meteorologikoei buruzko informazioa ematera ere, haien erabileran eragina izan badezakete (autobideak, parke tematikoak).

Bigarrenik, legeak bitartekaritzaren eta kontsumoko arbitrajearen zeregina indartzen du, enpresa-jardunbide egokien kodeak bultzatuz eta Kontsumobidek horietan parte hartzea ahalbidetuz. Era berean, kontsumoko arbitraje-sistemara atxikitzea ezartzen da sektore publikoan eta kontratazio publikoan aplikatzeko arau orokor gisa, eta laguntzak, dirulaguntzak eta kalitate-sariak ematean baloratuko da.

Hirugarren alderdia merkatuaren kontrola indartzea da, berrikuntza nabarmenekin. Kontsumoaren ikuskapena indartuko da, eta ikuskatzaileei ez identifikatzeko baimena emango zaie, arrazoi hori dela-eta beren jardueraren helburua zapuztu badaiteke.

Era berean, zehapen-eremuan, Kontsumobidek erabaki ahal izango du enpresei zehapenak jartzea kontsumitzaileei bidegabe kobratutako zenbatekoak itzultzeko, eta arau-hausteak eragindako kalte-galerengatik kalte-ordainak ere eman ahal izateko. Administrazio-zehapenaz gain, itzulketaren edo kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztuko da. Administrazioak berak ordaindu ahal izango du, kontsumitzailearen babesa indartzeko.

Legeak, gainera, aurreikusten du enpresek azken hiru urteetan egindako arau-hausteak, zigortutako enpresen abusuzko klausulak eta kasu honetan kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna edo interesak bermatzeko egindako erreklamazioak argitara daitezkeela.

Azkenik, legeak kontsumo arduratsua sustatu nahi du, arrazionaltasun- eta iraunkortasun-irizpideen arabera. Kontsumo moderatua, informatua, gogoetatsua eta kontzientea sustatu nahi da, arreta berezia jarriz ingurumena zaintzeari, bizi-kalitateari eta garapen sozioekonomiko indibidual eta kolektibo arduratsuari. Horrek barne hartzen du elikagaiak xahutzearen aurkako borroka, besteak beste,

 

Azkenik, legeak kontsumo arduratsua sustatu nahi du, arrazionaltasun- eta iraunkortasun-irizpideen arabera. Kontsumo moderatua, informatua, gogoetatsua eta kontzientea sustatu nahi da, arreta berezia jarriz ingurumena zaintzeari, bizi-kalitateari eta garapen sozioekonomiko indibidual eta kolektibo arduratsuari. Horren barruan sartzen da elikagaiak xahutzearen aurkako borroka, hainbat neurriren bidez, hala nola jatetxeak doan urez hornitzea, plastikoen inpaktua murriztea eta tokiko produktua eta Km0a sustatzea.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @kontsumoBIDE
    2023-04-27

    Comentario de Twitter:
    📄Habilita mecanismos que fortalecen la mediación, la inspección y la sanción, e impulsan el consumo responsable.

    https://t.co/CcSsoqQYo9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak