Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak San Prudentzio eta Estibalitzeko Ama Birjinaren ohoretan egiten den Ohorezko Erretretan parte hartu du

2023-04-27

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur arratsaldean, San Prudentzioren omenezko erretreta tradizionala interpretatzeko ekitaldiko buru izan da, Arabako Foru Aldundiaren Jauregi Etxean. Ekitaldian, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua ere izan dira.

Gobernuko ordezkariekin batera, beste agintari batzuk ere izan dira foru-egoitzan tronpeta-jotzaileen eta atabalarien erretreta-deiak entzuten, besteak beste: Ramiro González diputatu nagusia, Pedro Ignacio Elosegi Batzar Nagusietako presidentea, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea eta Bakartxo Tellería Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.

Erretretaren ekitaldia Vitoria-Gasteizen Arabako Lurralde Historikoko zaindariaren omenez ospatzen diren jaien atarikoa da.

Iruzkin bat
  • 2023-04-28

    Ondo pasa festak Gasteiztar guztiak

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)