Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenean antolatutako Errespontsu eta Lore Eskaintzan izan da

2023-04-26

Lehendakariak Gernikako bonbardaketaren biktimak gogora ekartzeko egindako omenaldian parte hartu du, gaur arratsaldean. Bonbardaketaren 86. urteurrena betetzen denean, Zalloko hilerrian errespontsu eta lore-eskaintza egin dira hildakoen omenez.

Beste agintari batzuez gain, Eusko Jaurlaritzaren izenean honako hauek hartu dute parte: Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak.

Iruzkin bat
  • 2023-04-27

    Nire doluminak Gernikako bonbardaketan hil ziren familien senideei

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak