qrcode

Eusko Jaurlaritzak aste honetan jarraituko du Laudion eta Barakaldon Europako SEM funtsei buruzko ete eta udalentzako informazio-saioekin

2023-04-26

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren bitartez, informazio-jardunaldi batzuekin jarraituko du ostegun eta ostiral honetan eskualdeko garapen-agentzietan. Horietan, Next Generation —SEM  (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa)— Europako funtsei buruzko informazioa eskainiko die eskualde bakoitzeko enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei. Ekimen hau joan den asteazkenean hasi zen, Durangaldea – Lea Artibai eskualdeetan, eta maiatzaren hasiera aldean amaituko da Gipuzkoan.

Aste honetarako aurreikusitako topaketak Laudio-Amurrion (Laudio kasinoan, 10: 00etatik aurrera) izango dira, eta, ostiralean, Inguraldean, Meatzaldean, Ezkerraldean, Mungialdean eta Enkarterrin (BIC Bizkaian, Barakaldon, 09:30etik aurrera).  Saio hauetan, Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria arduratuko dira Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz jardunaldietara doazen pertsonei.

Topaketen egutegi honen helburua da enpresa handiei, ETE-ei, profesionalei eta autonomoei Europako funtsen inguruko informazioa helaraztea eta haietarako sarbidea erraztea, beren proiektuak finantzatzeko baliatu ahal izan ditzaten. Ekimen honen helburua da Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sartzea eta SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren mamian jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzea. 2023a funtsezko ekitaldia da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko. Hortaz, informazioa eta prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dira helburu hori lortzen laguntzeko.

Era berean, jardunaldi hauetan deialdi irekiak bertatik bertara ezagutzeko tresna digitalen berri ematen da, baita dirulaguntzak eta bestelako laguntzak jasotzeko aukera ere.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-27

    Klientelismo politiko posiblea oztopo gehiago jartzen saiatzeak, hala nola, azpian dagoen klimagatik prebarikatzeko joera izatea larrialdiko balazta aktibatu gabe, hurrengo belaunaldiak puskatuta ordaintzen dute, iruzur egindakoa itzultzeko asmorik gabe, baita ke-gortina subiranisten aldarrikapenekin ere.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-27

    Tratar de poner más obstáculos posible clientelismo político como que incluso por voluntad propia clima subyacente se tendiera a prevaricar sin activarse freno de emergencia hacen rotos pagan siguientes generaciones sin intención de devolver siquiera lo defraudado con incluso proclamas soberanistas cortinas de humo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko