Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Cristobal Balenciagaren omenezko 12 euskal diseinatzaileen ‘Euskadin Moda Zapore’ erakusketa hartu du Bilbaocentrok

2011.eko abenduak 16

Indautxuko BilbaoCentro elkartearen lokaletan dagoen erakusketa Gabonetan bisitatu ahalko da.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrilla andreak eta Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak erakusketa inauguratu dute gaur, diseinatzaileekin batera.

Honako hauek parte hartzen dute erakusketan: Miriam Ocáriz, Isabel Zapardiez, Alicia Rueda, Miguel Palacio, María Cle, Modesto Lomba, Lemoniez, Minimil, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Jota+Ge.

BilbaoCentrok bere ateak zabaldu dizkio 'Euskadin Moda zapore' erakusketari, Cristóbal Balenciaga maisuaren omenez 12 euskal diseinatzailek beren lanekin parte hartzen duten erakusketari. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Turismoko zuzendari Isabel Muelak erakusketa inauguratu dute bertan parte hartzen duten diseinatzaileekin batera, eta horien arten zeuden Ion Fiz, Alicia Rueda, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Miriam Ocariz. BilbaoCentroko kide Félix Usunaga eta Jorge Aio ere bertan izan dira, hau da, elkarteko presidentea eta kudeatzailea, hurrenez hurren.

Erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du. Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta.

Horregatik, diseinatzaileen lanak bistaratzean, Euskadin duten inspirazioa atzematen da, eta beste ezer baino gehiago, Cristóbal Balenciaga maisuaren balioekiko duten errespetua. Hainbat forma iradokitzen dituzte diseinuek, hala nola Bilboko baldosa, Euskal Kostaldeko olatuak edo Arabako Errioxako koloreak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko ekimen hori sustatu eta finantzatu du. Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinugileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien trakzio-indar bihurtzen dira.

Bilduma 8 modelorekin aurkeztu zuten ekainean Munichen eta Frankfurten, eta ondoren deseinu berriak gaineratu ditu 12 modeloak osatu arte. Erakusketa urrian Estatu Batuetara joan da enpresa-misio batekin batera, lehendakaria buruan. Eta erakusketa berri honekin ibilbide bati ematen dio hasiera hurrengo hilabeteetarako, eta Beasaingo Igartza Jauregia izango da hurrengo kokagunea. Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea da, betiere nazioarteko proiekzioarekin, 2010-2013ko Lehiakortasun Planak adierazitakoari jarraiki.

Bestalde, BilbaoCentrok erakusketa hori hartzea erabaki du merkataritzaren sektorearen kalitatea sustatzeko eta euskal jostunen sorkuntza-ahalmena bultzatzeko, merkataritza-maila handiko une honetan, hots, Gabonetan. 

Biok denda zabaltzea

12 diseinatzaileen erakusketarekin batera, BilbaoCentroren eta Lantegi Batuak fundazioaren beste enpresa-ekimen bat ere martxan jarri nahi izan du elkarteak, Bilboko Udalaren lankidetzarekin. Modako eta etxerako osagarriak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatuko dituzte, betiere balio ekologikoei jarraiki. Osagarri horiek garatzeko hainbat ekitalditako (hala nola Fant eta BBK Live festibalak) publizitate-olanak erabiliko dira. Horrela, hainbat gizarte-esparru hartzen ditu eraginpean jardunak, desgaitasun intelektuala dutenen laneratzearekin hasi eta baliabideen berrerabilerarekin buka. Merkataritza bidezkoa eta iraunkorra dira helburu, betiere kontuan hartzekoak diren bi kontzeptu, eta batez ere kontsumoa gehitzen den egun hauetan.

Gabonetarako bilduma berezi batekin irekiko ditu ateak BioK dendak. Monedero, diru-zorro, poltsa eta mantalez osaturiko bilduma mugatua da, eta guztiek ere 10 eta 40 euro bitarteko salmenta-prezioa izango dute. Kultura Berdearekin bat egitea oso erraza da."

Bilbao, 2011ko abenduaren 16a

 

2 iruzkin
  • @cbmuseoa
    2011.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: BilbaoCentro hosts the Euskadi Sabe a Moda exhibition. 12 Basque Designers pay homage to Cristobal... http://t.co/0aktqrIt

  • @cbmuseoa
    2011.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news:Balenciagaren omenezko euskal diseinatzaileen Euskadin Moda Zapore erakusketa hartu du Bilbaocentrok... http://t.co/ltWRrmWT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)