Elkarlan Sariak
Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak garraio-sektorearen arloan lanbidea uzteko diru-laguntzei buruzko agindua onartu du (Gobernu Bilera 2023-04-25)

2023-04-25

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindua, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan adinagatik lanbidea bertan behera uzten duten garraiolariei zuzendutako 2023rako laguntza-programa ezartzen duena.  

2000. urtean sortutako programa da, eta ordutik 63 eta 64 urteko garraiolariei eta ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortuta dutenei zuzenduta dago. 2023an, 450.000 euroko aurrekontua izango du –2022an baino % 12,5 gehiago, iaz 400.000 eurokoa izan baitzuen, eta bigarren urtez jarraian igo da–, eta eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Laguntzen eskabidearekin batera, eskabide-orria, errolda-ziurtagiria, azken hamar urteetan etenik gabe Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egon izanari buruzko egiaztagiria, ezintasun edo baliaezintasun handia aitortuta izateari buruzko agiria, beharrezkoa bada, eta hirugarrenen alta-fitxa aurkeztu beharko dira. Erabakia bakoitzari jakinaraziko zaio sei hilabeteko epean. 

Informazio guztia:  https://www.euskadi.eus/servicios/0031108 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko