Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Eusko Jaurlaritzak BECen UGPrako daukan gunea entretenitzeko eta baloreak irakasteko berriro atondu du

2011-12-16

Aurten ere Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango den Umeen Gabonetako Parkean.Parkea bihartik urtarrilaren 8ra arte izango da. Aurten ere Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango den Umeen Gabonetako Parkean. 'Mundu oso bat zure esku' da, hain zuzen ere, entretenitzeko eta gure umeei baloreak irakatsi eta erakusteko helburuz jarritako gune baten leloa eta bertan, langileen aditu batzuen ikuskaritza eta aholkularitzapean, gure txikiek aukera izango dute buruaz eta gorputzez hainbat jarduera burutzeko.

Pabilioi batek jolas- eta heziketa-eskaintza zabala hartzen du. 6.200 metro karratutan banatuta, hainbat gauzatarako aukera ematen du, hala nola, alegiazko izaki bat bezala makillatzeko, 1 Formulako autoa pilotatzearen sentsazioa izateko, kart bat gidatzeko, rokodromoa eskalatzeko, tibetar zubia gurutzatzeko eta 20 metroko luzera duen tirolinatik jauzi egiteko. Tailerrak eta ikuskizunak dira Jaurlaritzak edizio honetarako prestatu duen programazioa osatzen dutenak. Euskal ibilbide kulturalen sustapenak baita Basoen Nazioarteko Egunaren eta Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunek ere tokia dute aurtengo edizioan.

UGPri buruzko informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko