Berriak
Eu

Kanpoko euskal gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia

2011.eko abenduak 16

Hona hemen bekadunek non burutuko dituzten beraien eginkizunak: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, bi bekadunek; Argentinako Ordezkaritzan, bekadun batek; eta Estatu Batuetako Ordezkaritzan, bekadun batek.

Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko 4 beka horien deialdia 2011ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bitartez egin da eta 2011ko abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da.

Beken iraupena 24 hilabetekoa izango da eta honako aurrekontu-dotazioa izango dute:
Vitoria-Gasteizen burutzeko beka bakoitzak: 32.000 € (2 urte)

Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak: 48.000 € (2 urte)

Argibide gehiago hemen:

www.euskaletxeak.net

www.euskadi.net/euskaldunak/ "dirulaguntzak" atalean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan