Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoari buruzko agindu-proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-04-24

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren ahalordeen erregistro elektronikoa arautzen duen agindu bat egitea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian. Bertan, etorkizuneko aginduak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jaso dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan