Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik eta Fukushimak harremanak estutzen jarraitzeko borondatea berretsi dute

2023-04-24
  • Lehendakariak eta Masao Uchibori gobernadoreak 2019ko Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzea eta zabaltzea sinatu dute gaur Ajuria Enean
  • Akordioak berresten du bi gobernuek lankidetzan jarraitu nahi dutela energia berriztagarrien, energia-eraginkortasunaren, bioteknologiaren edo 4.0 industriaren arloan, besteak beste

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Masao Uchibori gobernadorea Ajuria Enean bildu dira gaur goizean, eta lankidetza-memorandum berri bat sinatu dute bertan, lankidetza ekonomikoarekin jarraitzeko borondatea berretsiz. Ekitaldian Arantxa Tapia sailburua, Takahiro Nakamae Japoniako enbaxadorea eta Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan dira.

Gaur sinatutako akordioak berritu eta zabaldu egiten ditu bi gobernuek 2019an energia berriztagarriei, energia-eraginkortasunari eta energia-biltegiratzeari aplikatutako teknologien arloan sinatu zuten memorandumaren lankidetza-arloak. Orain, akordio berriak – honek ere hiru urteko indarraldia izango du– bioteknologiaren eta 4.0 industriaren arloak zabaltzen ditu, digitalizazioan zentratuta, eta bi aldeko merkataritza-harremanak eta I+G+b arloko lankidetza sustatzea du helburu, enpresa-topaketak sustatzeaz gain.

Era berean, memorandum hau sinatu eta gobernadoreak Basque Trade & Investment Nazioartekotze Agentziara bisita egin ondoren, Fukushimako Prefekturarekin batera mintegi bat antolatu dute Japoniako eskualde horretako aukera ekonomikoak aurkezteko. Mintegi horretan, besteak beste, IBERDROLA, TUBACEX eta SIEMENS GAMESA euskal enpresak izango dira.

Euskadi Japonia 2023 ekimenaren mugarrietako bat da Fukushimako gobernadorearen bisita. Ekimen horren helburua da bi herrialdeen arteko harremanak ikusaraztea eta sendotzea eta Euskadi Basque Country sustatzea.

 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @enpresadigitala
    2023-04-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝 Euskadik eta Fukushimak harremanak estutzen jarraitzeko borondatea berretsi dute
    @iurkullu

    📎 https://t.co/l9rKRWf9ce https…

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv_Legebil
    2023-04-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝 Euskadik eta Fukushimak harremanak estutzen jarraitzeko borondatea berretsi dute
    @iurkullu

    📎 https://t.co/l9rKRWf9ce https…

  • Argazkia SN Robot
    @grupospri
    2023-04-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝 Euskadik eta Fukushimak harremanak estutzen jarraitzeko borondatea berretsi dute
    @iurkullu

    📎 https://t.co/l9rKRWf9ce https…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)