Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

EHUk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Legeak - Leyes bilduman ‘Jabetza industriala. Markei buruzko legeria’ liburua argitaratu du

2011.eko abenduak 15

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Argitalpen Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzaz Legeak-Leyes bilduman Jabetza Industriala. 'Markei buruzko legeria / Propiedad industrial. Legislación sobre marcas' liburua argitaratu du.

Liburu honek, euskararen erabilera alor juridiko guztietan sustatzeko asmoaren lekuko, ele bietan biltzen ditu marka gaietan hainbat erakundek emandako arauak.

Bertan Europar Batasuneko 2008/95/EE Direktiba eta Kontseiluaren 207/2009 (EE) Erregelamendua daude eta Espainiar estatuari dagokionez, Markei buruzko 17/2001 Legea eta 687/2002 Errege Dekretua jasotzen ditu. Halaber, Marka Zuzenbideari buruzko Singapurko Tratatua, 2006ko martxoaren 27an egindakoa, eta honi lotutako Erregelamendua, Ebazpena eta Tratatua berresteko tresna eskaintzen ditu.

Bi hizkuntzetan aurkeztutako liburu hau baliagarria da oso jarduera ezberdineko pertsonentzat; probetxugarria da herri-agintarientzat, operadore juridikoentzat, unibertsitateko ikasle-irakasleentzat, enpresa arduradunentzat eta, oro har, gai hauetan interesa duen herritar ororentzat.

Iruzkin bat
  • @baguerrea
    2011.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    La UPV publica un nuevo volumen de la colección Legeak-Leyes, titulado ‘Propiedad industrial. Legislación sobre marcas’ http://t.co/5vqQVkRq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko