Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Paisaien Katalogoen egite partehartzailea bultzatuko du Euskadiko paisaia aberasteko, kudeatzeko eta balioan jartzeko

2011.eko abenduak 16

Lehen fase batean Balmaseda-Zallako (Enkartazioak) Laguardiako (Arabako Errioxa) eta Zarautz-Azpeitiako (Urola Kosta) funtzio-arloetako Paisaien Katalogoak egingo dira.

Katalogoek balio izango dute, besteak beste, paisaiaren diagnosia egiteko; interes bereziko paisaia eremuak identifikatzeko, paisaia orain ezagutzen dugun moduan eraiki duten jarduera, erabilera eta bestelako prozesuak zeintzuk diren ikertzeko eta kalitatezko helburuak zehaztu eta lortu ahal izateko neurriak zeintzuk diren finkatzeko.

Lurralde Plangintza eta Ur Sailburuordeak, Iñaki Atxukarrok eta Lurralde Antolamendurako Zuzendariak, Alfonso Sanzek Euskadiko Paisaien Katalogoak egiteko proiektua aurkeztu dute gaur Donostian. Katalogo horien helburuak, gure lurraldea osatzen duten paisaia ezberdinak antolatu, babestu, kudeatu eta balioan jartzea dira.

Katalogoen eta bere Ildoen garapena, 2012ko maiatza arte modu zabalean eta partehartzailean egingo dena, Pilar Unzaluren departamentua bultzatzen ari den Paisaiaren Legearen aurreproiektuan jasotzen da eta, paisaiaren kalitate helburu proposamenak lurralde antolamendura gehitu ahal izateko paisaiaren antolamendurako, kudeaketarako eta babeserako beharrezkoak diren gailuak sortzea eta garatzea ditu jomuga.

Iñaki Atxukarrok zera azpimarratu du, “Euskadik dibertsitate handiko paisaia aberatsa du, eta hori, ingurumen, kultura, gizarte, historia eta garapen ekonomiko ikuspuntutik gizartearen intereseko ondare eta baliabide oso aberatsa da”.

“Katalogoak Euskadin diren 15 Funtzio-arloak eta paisaiaren Ildoak aztertzen eta baloratzen dituen dokumentuak dira eta paisaiaren kalitatearen helburu proposamenak araubideturik lurralde antolamendura gehitzen dituzte” adierazi du.

Proiektu pilotu gisa, Balmaseda-Zallako (Enkartazioak) Laguardiako (Arabar Errioxa) eta Zarautz-Azpeitiako (Urola Kosta) funtzio-arloei dagozkien Katalogoak lantzen ari dira eta datorren maiatza arte irekirik egongo den partehartze prozesu zabal baten bitartez aberastuko dira.

Ondoren, beste Funtzio-arloetako katalogoen idazketarekin osatuko dira: Beasain-Zumarraga (Goierri), Bilbao Metropolia, Donostia-San Sebastian (Donostialdea-Bidasoa Behea), Durango, Eibar (Deba-Behea) Gernika-Markina, Igorre, Laudio,  Mondragon-Bergara (Deba Goiena), Mungia, Tolosa (Tolosaldea), eta Araba-Erdialdea.

Katalogoek balio izango dute, besteak beste, paisaiaren diagnosia egiteko; interes bereziko paisaia eremuak identifikatzeko, paisaia orain ezagutzen dugun moduan eraiki duten jarduera, erabilera eta bestelako prozesuak zeintzuk diren ikertzeko eta kalitatezko helburuak zehaztu eta lortu ahal izateko neurriak zeintzuk diren finkatzeko.

Horiek lantzeko, Pilar Unzaluren departamentuak “Zure paisaiak zutaz hitz egiten du; hitz egin ezazu zuk berataz” lelopean gizartearen partehartze prozesua martxan jarri du.  Horri esker erakundeek eta euskal herritarrek euren paisaia nola ikusten duten, nola gozatzen duten eta, batez ere, nolakoa izatea gustatuko litzaieken adierazi ahal izango dute.

Partehartzea elkarrizketa kualitatiboekin, inkestekin eta mahai inguruekin landuko da eta, email bitartez (paisaia@ej-gv.es), ingurumena.net webaren eta Irekia eta Facebook bitartez bideratuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)