Osakidetzak, Gipuzkoan, hemodinamikako azken aurrerapenak dituzten instalazio berriak ditu
- Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak Donostiako Unibertsitate Ospitalearen hemodinamikako ekipamendu berriak bisitatu ditu
- 1,7 milioi euro inbertitu dira, eta jauzi kualitatiboa ekarriko du interbentzio kardiologikoetan
Osakidetzako Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamikako eta Kardiologia Interbentzionistako Unitatea 2010eko azaroaren erdialdean eratu zen, eta, haren hasieratik, erreferentzia zuzeneko unitatea da Gipuzkoako lurralde osoko patologia koronario akutuko pazienteentzat. Unitate hori arduratzen da zenbait prozesu kardiologikotako (kardiopatia iskemiko akutua, kardiopatia iskemiko kronikoa, kardiopatia balbularra, kardiopatia estrukturala, etab.) pazienteen diagnostikoaz eta larruazalean zeharreko tratamenduaz.
Aurrerantzean izango dituen instalazio berrietan aurrerapen berrienak daude, eta, haiei esker, gipuzkoar guztien interbentzionismo koronarioari eta estrukturalari heldu ahalko zaie; hala, asistentzia publikoa, ekitatiboa eta kalitatekoa bermatu ahalko zaio Gipuzkoako lurralde historiko osoari.
Gaur Donostiako Unibertsitate Ospitalera eginiko bisitan, Osasuneko Sailburuak nabarmendu du zer garrantzitsuak diren ekipamendu berri horiek; “jauzi kualitatibo bat ekarriko dute egiten diren interbentzioen kalitatean, eta kalitatearen bermea ematen dute, eremu horretan dauden baliabiderik onenak baitira”. Guztira, 1.762.904,76 euroko inbertsioa egin da ekipamendu berri horietan.
Nabarmentzekoa da 2022an 3.000 prozedura baino gehiago egin zirela, 998 angioplastia barne; haietatik, heren bat STren igoera duen miokardio-infartu akutuaren testuinguruan izan zen.
Zer da hemodinamikako gela bat?
Hemodinamikako gela batean lan egitean –bisitatu duguna, besteak beste–, larruazalean zeharreko prozedura kardiobaskularrak egiten dira; horretarako, angiografoez gainera, diagnostikorako beste teknika batzuk erabiltzen dira, hala nola hodi barneko ultrasoinuak, koherentzia optikoko tomografia edo bihotz barruko ultrasoinuak. Gainera, hobekuntzak interbentzionismoa xehetasun eta segurtasun handiagoz gidatzeko aukera ematen duten irudi-tekniken arteko fusiorako aplikazioetan.
Hemodinamikako gela batean lan egiten duten profesionalak kardiologo interbentzionistak, erizain espezializatuak eta zeladoreak dira. Elkarrekin lan egiten dute zenbait prozedura egiteko, hala nola bihotz-kateterismoa, koronarioetako angioplastia, larruazalean zeharreko enbolektomia biriketako tronboenbolismoan, ablazio septala miokardiopatia hipertrofikoetan, etab. Prozedura interbentzionista koronario eta estruktural konplexuenetarako –hala nola TAVIak edo mitraklipa–, anestesia-zerbitzuaren laguntza dute sedaziorako.
Prozedura horietan, osasuneko profesionalek kateterrak, gidak eta beste gailu batzuk erabiltzen dituzte gorputzeko arteria eta zainetara sartzeko eta sistema kardiobaskularrean tratamenduak egiteko. Pazienteak etengabe egon behar du monitorizatuta, ezinbestean, prozeduraren segurtasuna eta arrakasta bermatzeko.Prozedura amaitzean, pazienteak ordu batzuez monitorizatzen dira, eta egun berean ere eman dakieke alta, paziente anbulanteen kasuan.
-
2023-04-21
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Hoy hemos visitado los nuevos equipos de hemodinámica del Hospital Universitario Donostia ➕ https://t.co/zgaU3Vq29N… -
2023-04-20
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Hoy hemos visitado los nuevos equipos de hemodinámica del Hospital Universitario Donostia ➕ https://t.co/zgaU3Vq29N… -
2023-04-20
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Hoy hemos visitado los nuevos equipos de hemodinámica del Hospital Universitario Donostia ➕ https://t.co/zgaU3Vq29N… -
2023-04-20
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Hoy hemos visitado los nuevos equipos de hemodinámica del Hospital Universitario Donostia ➕ https://t.co/zgaU3Vq29N… -
2023-04-20
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Hoy hemos visitado los nuevos equipos de hemodinámica del Hospital Universitario Donostia ➕ https://t.co/zgaU3Vq29N…