Euskadi bat dator 2030 Agenda sustatzeko eta ezartzeko politika publikoen ezarpena ebaluatzen duen ELGAren programarekin
Gaur, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat, Jonan Fernandez (Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko idazkari nagusia), Arantza Lopez de Munain (Eusko Jaurlaritzak Parisen duen ordezkaria) eta Asier Aranbarri (Gizarte Berrikuntzako zuzendaria), Parisen da, eta Euskadik GJHak eta Garapen Globaleko Agendak hiri eta eskualdeetan kokatzeko ELGAren programarekin bat egiteari buruzko xehetasunak ixten ari da.
2030 Agenda sustatzeko eta ezartzeko politika publikoen ezarpena ebaluatzen duen programa da. Era berean, zenbait eskualde interesgarrirekin konparazio-prozesu bat egiten da, ELGAren eta eskualde horien batez bestekoaren aurrean duten posizioa neurtuz.
Programa sintesi-txosten batekin amaitzen da, GJHen lurralde-ikuspegia hobetzeko analisi-esparru integral bat barne hartzen duena. Programak urtebete inguru irauten du, eta ELGAk sintesi-txosten hori Eusko Jaurlaritzari entregatzearekin amaitzea aurreikusten da.