Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 341.600 euro bideratuko ditu jarduera fisikoaren arloko orientazio zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko (Gobernu Bilera 2023-4-18)

2023-04-18
  • Deialdia Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago 

Gobernu Kontseiluak 341.600,56 euroko dirulaguntzen deialdia onartu du gaur, 2023ko ekitaldian jarduera fisikoaren arloko orientazio zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko. Gaur onartutako deialdia Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago (Next Generation EU). Helburua jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak gizartean eragiten dituzten arazoei aurre egitea da.

Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren helburuen artean zehazten da kirol-industria sustatzea herritarrak osasuntsu egoteko funtsezko elementua delako. Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2023. urtean dirulaguntzak emango ditu jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortzeko eta garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan.

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzuak dira. Bertara gerturatu daitezke herritarrak jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, orientabidea eta laguntza jasotzera, beti ere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, maiztasunez egiteko ohitura hartu arte.

Dirulaguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak eta haiei atxikitako entitateak izan daitezke onuradunak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-24

    Gorputza, hasieran, distantzia luzeak ibiltzeko egina dagoela esaten da; hortik, ariketarik eza eta pertsona bakoitzaren arriskuak maneiatuz ez sustatzea, azkenean, luzarora gehiegi kargatzea eragin dezake.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-24

    Se dice el cuerpo primitivamente está hecho para andar largas distancias, de ahí la falta de ejercicio y su no fomento manejando los riesgos a cada persona, puede degenerar en dolencias acaban por sobrecargar en casos a la larga.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko