Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Elikagaien eta edarien alorreko 40 euskal enpresak beren berrikuntzen berri emango dute Gourmets 2023 azokan

2023-04-17
  • Gourmets azokaren 36. edizioak partaideen errekorra gaindituko du, aurtengoan kalitatezko elikagaien eta edarien 2.000 enpresa izango baitira bertan.
  • Basque Txokoa gunea izango dugu berriro Euskadi Basque Country standean eta euskal enpresek beren produktuak sustatzeko jarduerak garatuko dituzte.
  • Euskadi Basque Country standak Basque Wine edarien dastatzea antolatu du Mikel Garaizabalekin eta arrantzako landutako produktuen aurkezpen-lantegia Martxel Arozenarekin.

Gaurtik apirilaren 20ra arte, osteguna, Gourmets azokaren 36. edizioa egingo da Madrilen eta aurten bere historiako zifra errekorra gaindituko du, 2.000 erakusketari inguruk hartuko baitute parte eta 100.000 bisitari baino gehiago izango direla uste da. 

Euskal elikagaien eta edarien industriak ere presentzia handiagoa izango du edizio honetan, izan ere, guztira 40 euskal enpresak eta upategik beren produktuak erakusgai izango dituzte eta pandemia aurreko partaidetzako zifrak izango ditugu berriro. 

Enpresa horietako 29 batera egongo dira Euskadi Basque Country standean. Stand hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik antolatzen da HAZIren bidez. Parte hartze hori nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko estrategiaren barruan kokatzen da eta estrategia hori 2023ko Sustapen Planean jasota dago.

Bihar asteartea, apirilak 18, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Raul Pérez Iratxeta, izango dira Gourmets-eko euskal enpresa partaideak ikusten, Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren garapenari erakundeek ematen dioten babesaren erakusgai. 

Basque Txokoa, euskal gastronomia dastetzeko txokoa

Iaz izandako harrera onaren ondoren, Euskadi Basque Country standak edizio honetan ere Basque Txokoa izango du, euskal gastronomia sustatu eta ezagutarazteko gune bat, hari oso lotutako elementu baten bidez: txokoa.

Azokan zehar bi sustapen-jarduera izango dira Basque Txokoan influencerrei eta prentsa espezializatuari zuzenduta. 

Asteartean, apirilaren 18an, 12:00etan Basque Wine dastatzea egingo da Mikel Garaizabal enologo eta dibulgatzailearekin eta marka horretako edari batzuen berri eman eta dastatuko ditu.

Eta asteazkenean, apirilak 19, 12:00etan zenbait lantegi gastronomiko izango dira Martxel Arozena gastronomiako proiektu-kudeatzaileak zuzenduta, arrantzako produktu landuak sustatzeko.

Gainera, Euskadi Basque Country standeko enpresa partaideek beren produktuak sustatzeko jarduerak egingo dituzte Basque Txokoan.

Goi-mailako joeren erakusleihoa

Gourmets azoka da Europako kalitatezko Elikagai eta Edarien azoka nagusia eta munduko erreferenterik prestigiotsuenetako bat, goi mailako joerak aurkezten dira eta Espainiako eta nazioarteko gastronomia sektoreko profesionalak egoten dira: jatetxe-arloa, ostalaritza, banaketa, cateringa eta merkataritza espezializatua.

Gourmets azoka banaketako profesionalentzat (inportatzaileak/esportatzaileak, azalera handiak, e-commerce, xehekako merkataritza, elikagai-kateak eta HORECA kanaleko espezialistak), ostalaritzako profesionalentzat eta kalitatezko elikagaien alorreko espezialistentzat da.

Euskadi Basque Country standeko enpresak

Honako hauek dira Gourmets azokako Euskadi Basque Country standean parte hartzen duten elikagaien sektoreko eta upategietako Euskadiko 29 enpresak:

  1. Conservas Campos - Salica
  2. Gelati!! Gelati!!
  3. Corpachef
  4. Conservas Ortiz S.A.
  5. Paturpat
  6. Ameztoi
  7. Alakrana de Echebastar
  8. Pates Zubia
  9. Hamburguesas Andres Eizaguirre
  10. Casa Brigitte
  11. Añanako gatza
  12. Hamburguesas Eizaguirre
  13. Rafa Gorrotxategi
  14. Luis Thate
  15. Conservas Olasagasti
  16. Lar de Paula Upategia / Heredad de Baroja
  17. Bacalaos Alkorta
  18. Conservas Serrats
  19. Bacalaos Ederpesca
  20. Luberri Monje Amestoy
  21. Conservas Zallo
  22. Itsasoko
  23. La Gilda del Norte
  24. Eusko Label Gaztak
  25. Conservas Cusumano
  26. Likoreak eta Vermouth Barañano
  27. Hika Bodega
  28. Gildas Albizabal
  29. Amador Garcia Upategia
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)