Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dituzte Euskadin abiadura kontrolatzeko kanpainak

2023-04-16

Kontrolak apirilaren 17tik 23ra bitartean indartuko dituzte Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan

 

Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola, apirilaren 17tik 23ra bitartean gauzatuko diren kanpainekin.

 

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

 

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak adierazi du: “Abiadura desegokia da hildakoak eragiten dituzten istripuetan errepikatzen den faktoreetako bat, arreta-galtzeekin eta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin batera. Mugikortasun segurua eta jasangarria bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da ezarritako mugak errespetatzea eta, gainera, abiadura bidearen eta eguraldiaren inguruabarretara egokitzea”.  

 

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Gainera, kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

 

Abiadura kontrolatzeko kanpaina horiek trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan daude.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-16

    Jarri abiadura kontrolatzeko detektagailu telematiko gehiago alerta-maila batekin non abiadura gainditu ahal izango da kontrol arinago bat egiteko, adibidez, muga 30 bada, oso gertu 30 saltatu alarma prekauzio neurri gehiago hartu, are gehiago zehatzeko kasuan.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-16

    Poner más detectores telemáticos de control velocidad con un nivel de alerta donde se puede sobrepasar la velocidad para un control más ágil, por ejemplo si el límite es 30, muy cerca de 30 saltar la alarma precaución tomar más medidas incluso sancionadoras en el caso rebasamiento.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan