Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gazte-boluntariotzako Auzolandegiak programan uda honetarako izena emateko epea zabalik

2023-04-13
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Euskadin 10 auzolandegi antolatu ditu 230 plazarekin
  • Aurrez izena emateko epea maiatzaren 8an amaituko da, eta beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetan plazak lortzeko aukera egongo da
  • Auzolandegietako 6tan 14 urtetik aurrerako adingabeek parte hartu ahal izango dute, eta plazak beste autonomia batzuekin trukatuko dira
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 18 plaza eskainiko dira
  • Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen esparruan antolatutako auzolandegia Arraia-Maeztun egingo da 

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren gazte-boluntariotzako Auzolandegiak programak sustatzen du hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta interesik gabe parte hartzea 15 egunez gizarte-proiekzioko lana egiten. 

Aurten, 10 auzolandegi antolatuko dira Euskadin. Hiru auzolandegi mota egongo dira, adinaren arabera: bost auzolandegi adin nagusikoentzat (18 eta 26 urte bitartekoak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak izan ezik, horiek 30 urte bete arte parte hartu ahal izango baitute); lau auzolandegi adingabeentzat (14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, biak barne); eta 16 eta 21 urte bitarteko gazteek parte hartuko duten bi auzolandegi. 

Adingabeentzako auzolandegiak Muxikan, Arraia-Maeztun, Alonsotegin eta Trapagaranen egingo dira, guztira 80 plazarekin. Berrikuntza gisa, uztailaren 2tik 16ra bitartean Muxikan egingo den adingabeen auzolandegia euskaraz baino ez da izango, eta Euskadiko eta Nafarroako gazteek parte hartuko dute. 

Arraia-Maeztuko auzolandegia Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen esparruan antolatuko da. Zehazki, hiru eskualdeetako 20 gazte adingabek parte hartuko dute, uztailaren 16tik 30era, San Ildefonso asfalto-fabrikaren leheneratze arkeologikoan. 

Gainera, 16 eta 21 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bi auzolandegitan, Bilbon eta Erandion, 35 plazarekin. Gainerako auzolandegiak adin nagusikoentzat izango dira, eta Bergaran, Lekeition, Lemoan, Derion eta Muxikan egingo dira, 115 plazarekin. 

Muxikako auzolandegia nazioartekoa izango da, eta bertan Euskadiko eta beste herrialde batzuetako gazteek parte hartuko dute. Beraz, erreferentziako hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan beste autonomia-erkidego batzuetako gazteek hartuko dute parte, eta euskara eta gaztelania izango dituzte erreferentzia-hizkuntza.

Euskadiko plazez gain, beste autonomia-erkidego batzuetan eta herrialdeetan ere eskainiko dira plazak, eta 18 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute horietan. 

Euskadin egingo diren hamar auzolandegietako bakoitzak gai espezifiko bat du, eta izena eman duten gazteek bi asteko egonaldia egingo dute bertan: arkeologia eta industria-ondarea leheneratzea, ondare historikoa eta ingurumena leheneratzea, adinekoen gizarte-dinamizazioa, memoria historikoa, etab. 

Goizetan boluntariotza-esparruari dagozkion zeregin tematikoak egiten dira, eta arratsaldeetan eta asteburuetan jarduera osagarriak. Animazio-taldeak parte-hartzaile guztien eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko harremana ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu. Jolas-, kultura- eta kirol-jarduerak ere egingo dira. 

Izena emateko prozesua 

Auzolandegietan izena emateko epea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik, eta ondoren, maiatzaren 10ean, helmugak hautatzeko zozketa egingo da. Izena emateko txandak maiatzaren 11n argitaratuko dira, eta plazarako izen-ematea/hautaketa maiatzaren 15etik aurrera egingo da. 

Aurrez izena emateko eta izena emateko prozesua bitarteko elektronikoen bidez egingo denez, Gazteria Zuzendaritzak gomendatzen du BakQ txartela (edo identifikazio elektronikorako beste edozein bitarteko) eskuratzea prozesu osoa egiteko. Prozesu oso www.gazteaukera.euskadi.eus web-orriaren bitartez egin ahal izango da. 

Estatuko eta nazioarteko auzolandegiei dagokienez, Gazteria Zuzendaritza beste erkidego batzuekin eta INJUVErekin plazak trukatzeko lanean ari da gaur egun. Eguneratutako auzolandegiei buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke: www.gazteaukera.euskadi.eus

 

 

LEKUA

LURRALDEA

MODALITATEA

ESPARRUA

DATAK

PLAZAK

 
 

1

ARRAIA-MAEZTU

Araba

Arkeologia eta industria-ondarea leheneratzea

Euroeskualdea

14-17 urte

2023/07/16-30

20 txanda bakoitzeko

 

2

LEKEITIO

Bizkaia

Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa

Estatukoa

+18 urte

1. txanda:

2023/07/17-31

2. txanda:

2023/07/31 - 2023/08/14

20 txanda bakoitzeko

 

3

ERANDIO

Bizkaia

Ondare historikoa eta naturala leheneratzea

Estatukoa

16-21 urte

2023/07/02-16

20 txanda bakoitzeko

 

4

LEMOA

Bizkaia

Ondarea leheneratzea

Estatukoa

+18 urte

2023/07/16-30

20 txanda bakoitzeko

 

5

BILBO

Bizkaia

Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa

Estatukoa

16-21 urte

2023/07/16-28

15 txanda bakoitzeko

 

6

ALONSOTEGI

Bizkaia

Ondarea eta ingurumena leheneratzea

Estatukoa

14-17 urte

2023/07/02-16

20 txanda bakoitzeko

 

7

TRAPAGARAN

Bizkaia

Ondarea leheneratzea

Estatukoa

14-17 urte

2023/07/31 - 2023/08/14

20 txanda bakoitzeko

 

8

DERIO

Bizkaia

Ingurumena

Estatukoa

+18 urte

2023/08/07-21

15 txanda bakoitzeko

 

9

MUXIKA

Bizkaia

Ondarea leheneratzea

Euskadi + Nafarroa

14-17 urte

1. txanda:

2023/07/02-16

20 txanda bakoitzeko

 

Nazioartekoa

+18 urte

2. txanda:

2023/07/17-31

20 txanda bakoitzeko

 

10

BERGARA

Gipuzkoa

Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa

Estatukoa

+18 urte

2023/07/31 - 2023/08/14

20 txanda bakoitzeko

 
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko