Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak beste 112.500 euro jarriko ditu Bonoaren kanpainarako

2011.eko abenduak 14

Eskaera handia izan denez, beste 7.500 bono jarriko dira salgai

Herritarrek Kultura Bonoaren kanpaina honi ere harrera ona egin diotenez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabaki du 112.500 euroko aparteko ekarpena egitea, beste 7.500 bono jartzeko salgai.

Aurrezki-kutxek emandako gaurko datuen arabera, kontsumitzaileentzat salgai jarritako Kultura Bonoen %84,46 saldu da jada. Kultura Bonoaren salmenta kudeatzen duten erakundeek (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia kutxa eta Caja Vital Kutxa) helarazitako datu horien arabera, gaur goizeko zortziak arte, 37.161 bono saldu dira:

 

 

KULTURA BONOAREN SALMENTA

(DATA  2011-12-14 - 8'00etan)

 

Esleitutako bono-kopuruak

Saldutako bono-kopuruak

% Erakundeka

Handitzea

 

VITAL

6.600

6.600

100,00

3.000

 

KUTXA

11.880

5.941

50,01 

 

 

BBK

25.520

24.620

96,47

4.500

 

GUZTIRA

44.000

37.161 

84,46

7.500

 

             

 

 

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 660.000 euro jarrita zituen dagoeneko Kultura Bonoaren kanpainarako, hau da, 44.000 bono ateratzeko.  Herritarrek bono gehiago eskatzen zutela eta, Kultura Sailak hasierako zenbateko horri beste 112.500 euro gehitzea lortu du, eta, horren bitartez, beste 7.500 bono gehiago jartzea saltzeko. Bonoak BBKren hainbat zerbitzutarako kutxetan lor daitezke; edo, Gipuzkoan, Kutxako internet atariaren bidez, (www.kutxa.net) eta beren bulegoetako 150 kioskotan; eta Caja Vital Kutxan ere bai, interneten (www.cajavital.es).  Kutxa bidez eskuratutako bonoan eroslearen etxera bidaliko dira, eta Caja Vital bidez eskuratutakoak Gasteizen jaso beharko dira, horretarako jarritako lekuan, edo, erosleak Gasteiztik kanpora bizi badira, bezeroak aukeratutako sukurtsalean.

Hiru lurralde historikoetan kanpaina honekin bat egin duten 372 establezimenduetan erabil daiteke bonoa.  Bonoa establezimendu berean gastatu behar da osorik; eta zerbait aldatu edo itzuli nahi izanez gero, ez da dirurik bueltatuko.  Hona zertarako erabil daitezkeen bonoak:

 

Liburuak

Testu-liburuak, ikasketa-liburuak eta profesionalak izan ezik

Musika

Edozein euskarritako musika (cd, vinilo, dvd...); eta zuzeneko musika entzuteko kontzertuetarako sarrerak

Zinea

DVD eta bestelako euskarriak; zinerako sarrerak

Aurrez aurreko ikuskizunak

Ikuskizun eszenikoetarako sarrerak

Museoak

Sarrerak eta fidelizazio-txartelak

 

Honako produktu hauek programatik kanpo daude, eta ezingo dira inola ere eskuratu Kultura Bonoaren bidez: papertegiko gauzak, informatika eta elektronikako software eta kontsumibleak, jokoak eta bideojokoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan