Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lehendakariordeak Legebiltzarrak autogobernua garatzen duen eta eskubideak zabaltzen dituen lehen Enplegu Legea onartzeko aukera planteatu du

2023-04-19

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Enpleguaren Euskal Legearen proiektua aurkezteko. Adierazi duenez, hamarkada bateko lege-hutsunea beteko duen legea da, eraldatzeko asmoz sortua, Europako gizarte-printzipioekin eta zerbitzu publikoen bermearen eraginkortasunarekin lerrokatuta.

Mendiak nabarmendu du eragile sozial eta ekonomiko guztiek eta erakunde guztiek, bereziki udalek, zeregin aktiboa izango dutela bertan, eta langileen eta enpresen beharrei erantzuna emateko asmoa duela, datozen erronken aurrean. Adierazi du, gainera, “gure autogobernua berdintasunez aurrera egiteko erabiltzen dugula, herritarrek aldaketetara egokitu ahal izateko eskubidea baitute, inor lan-merkatutik bota gabe, eta lan duin bat lortzeko eskubidea baitugu, lehen aldiz definitzen duguna”.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-20

    Talde guztiak ahokatzea tresna fisikoak eta digitalak eta horien arriskuak erabiltzen irakatsiz; lan nekagarriak, bereziki, kudeatu beharreko makinekin ordezka daitezke.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-20

    Buscar encaje todo colectivo enseñando manejo herramientas físicas y digitales y sus riesgos, los trabajos penosos especialmente pueden ser reemplazados por máquinas a gestionar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)