Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Enpresen deslokalizazioari buruzko proposamena eta dirulaguntzak arautzeko Lege Proiektua batera izapidetzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2023-4-4)

2023-04-04
  • Gobernu Kontseiluak gai horri buruzko EH Bilduren Lege Proposamena aintzat hartzearen aldeko iritzia adierazi du
  • EAEn badaude hainbat lurralde historikotan enpresen deslokalizazioa eragozteko arau-xedapenak
  • Enpresak Euskadin errotzea eta jarraitzea sustatuko duten xedapenak planteatzearen alde egin du Gobernu Kontseiluak 

Baliabide publikoak jaso ondoren deslokalizaziora doazen enpresek azken hamar urteetan jasotako laguntza guztiak itzuli behar izatea planteatzen duen Lege Proposamena aintzat hartzearen aldeko iritzia eman du gaur Gobernu Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzarentzat egokia da aurki Gobernuak berak onartuko duen dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen Lege Proiektua eta gaur onetsitako EH Bilduren Lege Proposamena bateratzea eta izapidetzea, betiere Eusko Legebiltzarrak kontuan hartzen badu. 

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) nahikoa erregulazio du enpresen deslokalizazio kasuei aurre egiteko. Helburu berberarekin jada era askotako arau xedapenak daude, hala nola hainbat lurralde historikotan indarrean dauden foru arauak. Badira, halaber, enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren hainbat programa subentzionagarri eta laguntza programa arautzen dituzten aginduak. 

Asteroko bileran, bere irizpidea adierazterako orduan, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du egokiak direla Europako Erregelamenduetan jasotako mugak eta deslokalizazioaren aurkako neurriak. Gainera, inbertsiorako edo enplegurako laguntzen arloko Europako erregelamendu esparrua gainditzen duen beste edozein baldintzak EAE eta euskal enpresak beste enpresen ondoan baldintza gutxiagotan geratuko lirateke.    

Eusko Jaurlaritza enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan errotzea eta jarraitzea sustatzen lagunduko duten neurriak planteatzearen alde eta deslokalizazioak eragoztearen alde dago, betiere neurri horiek Europako arau-esparruan eta gure eskumen eremuan sartzen badira.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-06

    Era berean, dirulaguntzen beharrezko kontrol oro bete behar da, eta ez amaitu lagunen klubetan bezala, erakundean irregulartasunak egon daitezkeela salatzen duenak dianan amaitu eta bertatik bota behar du, gainera, gaitz handiagoak saihestu nahi direnean.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-06

    También cumplir todo control necesario subvenciones, no acaben como en clubs de amistades, quien denuncie posibles irregularidades en la organización acabe en la diana y expulsado de la misma cuando se trata de evitar males mayores además.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko