Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

BGAEen arloko hainbat dekretu aldatzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak

2023-04-03

Ekonomia eta Ogasun Sailak eskerrak eman nahi ditu Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (aurrerantzean, BGAE) arloko hainbat dekretu aldatzeko dekretu-proiektua egin aurreko kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu-proiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.eus eta Irekia egoitza elektronikoan. Kontsulta horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen herritarren eta erakunde adierazgarrienen iritziak bildu dira.

Aurretiazko kontsulta publikoaren izapidean, herritarren bi ekarpen jaso dira. Horietako batek adierazten du komenigarria dela lehentasunezko enpleguko BGAEen alde egitea fiskalki, bai eta prestazioen kobrantza errenta gisa sustatzea ere. Besteak BGAEetako bazkideen hizkuntza-eskubideak azpimarratzen ditu.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidearen emaitza baloratu ondoren, dekretua idazteko prozedura izapidetzen hasiko da, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak horretarako agindu baten bidez egoki irizten badio.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan