Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Metro Bilbaoko zerbitzua bermatzen du San Tomas egunerako.

2011.eko abenduak 14

Ez bada akordio batetara iristen gutxieneko zerbitzuak ezartzekoa agindua eman du herritarren segurtasuna eta eskubideak bermatzeko

Lehendakaria gaur goizean agertu da komunikabideen aurrean Metro Bilbao-n dagoen “etengabeko tentsioa eta gatazka egoera” baloratzeko eta egoera horri erantzuna emateko. San Tomas egunerako, Bilborako eta Bizkairako ekonomikoki oso garrantzitsua den egunerako, greba-deialdia iragartzeak —eta egun horretan Athletic-en partidu bat izateak— egoera bereziki “larria eta garrantzitsua” bihurtzen du eta horrek Eusko Jaurlaritza parte hartzera behartzen du, lehendakariaren hitzetan.

“Zaila da egutegian horrelako egun bat aurkitzea, hain pertsona gutxik hainbeste jenderi horrenbeste min egiteko ”. Hitz horiekin azpimarratu du Patxi Lópezek abenduaren 21erako egin den greba-deialdiaren larritasuna eta sindikatuei leporatu die “presio tresna moduan milaka erabiltzaileetaz baliatzea eta gero sindikatuek nahi dutenean erabiltzaile horiek sakrifikatzea ”.

“Metroko langileen taldea bereziki gatazkatsua izan da” zehaztu du lehendakariak eta “enpresa publikoaren zuzendaritzak, aldiz, negoziazio saiakera ugari egin ditu eta akordioetara iritsi da eta uste dut langileentzako oso onak izan direla akordio horiek, garraio publikoa erabiltzeko herritarren eskubideak defenditu dituztelako”.

Soldata abantaila horien adibide gisa, lehendakariak aipatu du langileen soldata altuak direla beste garraio publikoetako langileen soldatekin aldean, metroko gidariek urtean 10.000 eurotik gorako diferentzia dutela Euskotren edo tranbietako gidarien aldean, lanaldiak beste herri batzuetakoak baino txikiagoak direla, plantilla handitu edo pertsonal gastuak %50ean gora egin dutela azkeneko 4 urtetan. “Metro Bilbaoko langileen lan eta soldata baldintzak bereziki onak dira beste langile publiko batzuen lan eta soldatarekin alderatzen badugu eta zer esanik ez sektore pribatuko langileekin alderatzen baditugu ” bukatu du Patxi Lópezek.

Lehendakariaren iritziz, protestak ez dira lan egoeragatik, baizik eta “pertsonak kontratatzeko erabilitako prozedurarekin ez egoteagatik”, nahiz eta “kontratazioa barne promozio bidez egin, lan poltsa erabiliz, kontratatutako pertsonen ahalmenari eta egokitasunari buruzko barne txostenen arabara, kasu hauetan egin behar den bezala ”.

Gutxieneko zerbitzuak

“Ez dakit benetan duten asmoa erabiltzaileekin eta zerga publikoekin finantzatutako enpresa publiko baten kontrola hartzea den, baina Jaurlaritzak ez du hori onartuko”. Horrelako irmotasunez eta deialdia egin dutenei “zentzuna eta erantzukizuna” eskatu ondoren, biharko bileran akordio batetara iristen ez badira Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurrien berri eman du lehendakariak. “Lan eta Enplegu Sailari agindu diot gutxiengo zerbitzuak bermatzeko agindu bat egin dezala benetan eta modu eraginkorrean metroa erabiltzen duten guztien garraio eskubidea bermatzeko, erabiltzaileek segurtasun osoz eta egun horretako jardun normala galaraziko duten atzerapenik gabe erabiltzeko metroa”.

Era berean, lehendakariak iragarri du bai Herrizaingo Saileko sailburuak eta Metro Bilbaoko Zuzendaritzak agindua dutela segurtasuna bermatzeko eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ez badira neurri zuzentzaileak jartzeko.

Azkenik, lehendakariak ziurtatu du ez dituela alde batera utziko ez herritarrak, ezta merkataritzaren eta landa ekoizleen interesak eta konpromisoa hartu du “Metro Bilbaok eskaintzen duen garraio publikoa erabilera segurtasunez eta erosotasunez erabiltzea” bermatzeko.

2 iruzkin
  • @svetef
    2011.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    Por lo q dice P.Lopez sobre las condiciones laborales, en #metrobilbao se creen controladores aéreos: http://t.co/hRGbWsC2 (minuto 5+)

  • @mirenepalacios
    2011.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari garantiza el servicio de Metro Bilbao para el día de Santo Tomás
    http://t.co/BTHR5iGW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)