Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiko "irudi berri bat" aurkeztu du "garai ezberdin bati" dagokiona

2010.eko urtarrilak 20

Lehendakariaren esanetan, kanpaina berriaren irudia modernoa, unibertsala eta atsegina da, "gaur erakutsi nahi dugun Euskadiren modukoa".

Lehendakariak Madrilgo Burtsan eta 600 gonbidaturen aurrean aurkeztu du kanpaina berria. Patxi Lopezek esan duenez, "esperientzia ugari izateko kalitatezko helmuga" gisa erakusten du Euskadi.

Lehendakariak Euskadiren turismo marka berria aurkeztu du gaur gauean. Lehendakariak hitzaldian nabarmendu duenez, irudi berriak turista "ugari eta denetarikoak" erakarri nahi ditu. Diseinu berriak, Patxi Lopezen esanetan, "esperientzia ugari izateko kalitatezko helmuga" gisa erakusten du Euskadi marka. Euskadik "tradizioa eta abangoardia, ohiturak eta berrikuntza, eta materia eta zentzumen guztiak liluratu ahal dituzten sentimenduak" batzen ditu, gaineratu du.

Euskadiren Turismo kanpaina berria Fitur erakustazokak ateak ireki dituen egunean aurkeztu dute erakunde, politika, enpresa, turismo, komunikabide, kultura eta kirol arloetako 600 gonbidaturen aurrean. Eusko Jaurlaritzaren buruak gaurtik aurrera turismoa sustatzeko ekimenek eramango duten leloa aurkeztu du bertan: "Euskadi, goza ezazu".

Euskadik turistentzat dituen leku erakargarrienak nabarmentzeko eta bultzatzeko, Marketin Plan berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Gaurkoa jendaurrean egin duen lehen urratsa izan da. Laster aurkeztuko duten planak lekuei baino produktuei emango diete lehentasuna. Horretarako, erabateko lehentasuna izango duten lau produktu aukeratu dituzte (gastronomia-ardoak, touring edo ibilbideak, city breaks eta bilkurak), beste hirurekin batera (landa-turismoa, natura-abentura eta kultura-ekitaldiak).

Marketin Planak irudi berria ere badu, 2009. urtearen bukaeran lau telebista-kate pribatuetan eman zuten azken iragarkian ezagutzera eman zutena, hain zuzen ere. Amaia Montero eta Jorge Fernandez izan zituen protagonista, eta Euskadiren marka berria erakutsi zuen azkenean. Horrela, Euskadiren sena eta izaera zabaldu nahi dute, esperientzia ugari izateko kalitatezko helmuga gisa agertu, tradizioa eta abangoardia eta berrikuntza modu erakargarri eta ezin hobean batzen dituen toki gisa. Euskadi irekia, abegitsua, atsegina eta xarmangarria dela adierazi nahi dute, eta ezagutzen ez duenak berton gauza harrigarri ugari aurkituko dituela jakinarazi.

Euskadik marka indartsu eta sendoa erakutsi nahi izan du, horren erakargarritasunak eta baloreak argi eta modu berezi batean zabaltzeko. Estetika moderno, unibertsal eta atsegina duen tipografia baliatu dute marka egiteko, sofistikazioaren eta emozionalaren arteko oreka bilatuta, letra larriz indarra emateko, baina letra xehearen proportzioak zainduz berotasuna transmititzeko. Sinbolo bat ere badu, Euskadiren "A" horren azpian hasten dena, artea, moda zein natura irudikatzeko, olatu bat zein mendi bat izan daiteke-eta; azken finean, hori da Euskadi. Kolorea emateko, itsasoaren berdea hautatu dute; kolore berezia da, ez baita batere ohikoa turismo alorrean.

Lehendakariak ezagutzera emandako 'claim' (turismo erakargarria) berria turismo kanpaina berri guztietan erabiliko du Jaurlaritzak. "Euskadi, goza ezazu" izango da gurera etortzeko motibazio ezberdinak dituzten turistak erakartzeko erabiliko den leloa, baliabideak hobeto erabiltzeko eta sasoiko turismoa hobetzeko. Gainera, bisitarien batez besteko egonaldiak luzatu nahi dituzte, eskaintza zabala egiteaz gain, Euskadik esperientzia ugari bizitzeko aukera ematen duela azpimarratuta.

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 28

    Aurkezu zenutena ez da irudi berria, BERRITUA baizik. Izan ere, hizki mota hori kalitateari buruzko Q ri dagozkion iragarki guztietan erabili izan da azken urteetan. Bestalde, "saboréala" eslogana ere ez da berria, Asturiaseko Printzipatuaren kopia hutsa baita. Eta azkenik, berritzen hasita, ez da ere berria ETBren irudia. Cuatro katearen oso oso antzekoa baita, batik bat ETB1ekoa, gorri gorria. Beno, eta albistegien "sintonia" eta saio artekoa...idem. Leloak izango bagina bezala...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakariak