Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 177 etxebizitza zozketatu ditu Bilbon

2011.eko abenduak 14

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak 177 etxebizitza zozketatu ditu Bilbon, horietatik 51 alokairukoak dira

Zozketa Miribillako frontoian egin da gaur, abenduak 14. Etxebizitzak honela daude banatuta: 126 Ametzola auzoan erosketa-erregimenean; 20 etxebizitza Fraternidad kalean, alokairukoak, eta alokairuko 31 etxebizitza sozial Bilbo Zaharrean. Hiru sustapen horietako etxebizitzak 203 dira guztira. Gainerako 26ak ordezko etxebizitzetarako (4 Bilbo Zaharrean), udal etxebizitzetarako (2 Fraternidad kalean) eta beharrizan jakinetarako (20 Bilbo Zaharrean) izango dira.

Hauek dira sustapen bakoitzean gordetako kupoak:

Ametzola:

· 6 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona desgaituei egokitutakoak.

· 4 etxebizitza 90 m2 erabilgarri baino gehiagoko azaleradunak, 5 kide baino gehiagoko bizikidetza-unitateentzat.

· 67 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.

· 37 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat.

· 12 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Fraternidad:

· 10 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.

· 10 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Bilbo Zaharra:

· 3 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona desgaituei egokitutakoak.

· 12 etxebizitza babes bereziko gizarte-egoeran dauden bizikidetza-unitateentzat.

1. seme-alabak kargura dituzten guraso bakarreko familiak.

2. genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

3. bananduak eta dibortziatuak.

4. 70 urtetik gorako pertsonak.

5. desgaitasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak.

· 7 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.

· 9 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • delegado de vivienda