Berriak Kultura
qrcode

500.000 euro onartu dira, gazteriaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-12-13

Agindua, gazteria eta gizarte-ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak gazteriaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Agindua onartu du. Horretarako 500.000 euro erabiliko dira.

Agindu honen xedea da gazteriaren esparruan, 2012. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea. Onuradunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak eta honako alor hauetan suspertze eta zabaltze jarduerak burutzen dituztenak:

a) Betiere jarduera esparrua lurraldez gaindikoa delarik, gazte elkarteek edo erakundeek bultzaturiko urteko jarduera-programak, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteria sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzeko xedea dituztenak: 320.000 euro.

b)Euskal Autonomia Erkidegoan aintzatetsita dauden animazio soziokulturalerako eskolek antolatzen dituzten gizarte eta kultura eragileak trebatzeko ikastaroak: 30.000 euro. Atal honetako diru-laguntzak 420 eurokoak izango dira ikasle bakoitzeko, gehienez.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek egindako urteko programaziotik kanpoko jarduerak, gazteria sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutenak. Jarduera horien guztien helburu eta edukiak berritzaileak izango dira edo gizartean eragina izango dute: 150.000 euro.

Diruz laguntzeko moduko gastuak bi multzotan banatzen dira: zuzenak eta zeharkakoak. Diruz lagundutako gastu zuzenak dira, aurreko baldintzak aintzat hartuta, dena delako programa edo jarduera gauzatzearekin zuzenki loturiko kostu berariazkoak eta, beraz, programa edo jarduerari zuzenean kargatu dakizkiokeenak. Gastu zuzenen barruan, jarduera zabaltzeko gastuen diru-kopuruak ez du gaindituko, programa edo jarduerari emango zaion diru-laguntza zehazterakoan, programa edo jardueraren aurrekontuaren %20.

Diruz lagundutako zeharkako gastuen barruan programa edo jardueraren aurrekontuaren %10eraino kopurua sartu ahal izango da, betiere onuradunaren kostu administratibo orokorren zati bat, behar bezala justifikatuta, programari edo jarduerari eslei dakiokeenean.

Inbertsio-gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko. Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan