Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 150.000 euro bideratuko ditu 2012an gazte-taldeen arteko mugikortasun programarako (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 13

Agindua, 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugi-kortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako, 150.000 euro erabiliko dira.

Aginduaren xedea da 2012ko urtealdian egiten diren gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak, bai eta gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukearekin loturiko lurraldez gaindiko sustapen, difusio edo prestakuntza jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea, haien onuradunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak badira.

Deialdi honen ondorioetarako, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jardueratzat hartuko dira Europako Batasuneko beste eskualde edo herrialdeetako gazteekin batera egiten direnak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Interes orokorreko gaiak izatea, garrantzitsuak parte hartzaileentzat.

b) Ikaskuntza ez-formalarem metodoak aplikatzea.

c) Parte hartzaileen inplikazio aktiboa proiektuan.

d) Parte hartzaileen garapen soziala eta kulturala sustatzea.

e) Kulturartekotasuna.

f) Europartasuna eta nazioartekotasuna.

g) Trukaketa-jarduera bakoitzaren iraupena (bai joanekoa, bai harrerakoa) 6 eta 21 egunen artekoa izango da.

h) Talde bakoitzetik gutxienez 6 partaide egongo dira, eta gehienez 15.

Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukeareki loturiko sustapen, difusio edo prestakuntza jardueratzat hartuko dira EAEn egiten diren mintegi, prestakuntza-ikastaro edo difusio-kanpainak, baldin eta destinatzaileen artean etorkizunean beste mugikortasun edo elkartruke proiektuak egiteko xedea badute. Jarduera horiek lurraldez gaindikoak izango dira, hau da, lurralde historiko bateko baino gehiagoko destinatzaileak izango dituzte jomuga. Hori dela eta, ustekabe hutsez lurralde bateko baino gehiagoko parte hartzaileak egoteak berak ez du esan nahi jarduerak lurraldez gaindikotzat har daitezkeenik.

Jarduera horietarako 150.000 euro erabiliko dira. Horietatik, 110.000 euro lehenengo epean aurkezten diren eskaeratara bideratuko dira, eta 40.000 euro eskaerak aurkezteko bigarren epean aurkezten direnetara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan