Berriak Segurtasuna
qrcode

Donostia 2022an delituak gutxien handitu ziren euskal hiriburua izan zen

2023-03-31
  • Ertzaintzak eta Udaltzaingoak iaz baino %18,47 atxiloketa gehiago egin zituzten
  • Delituen %75 ondarearen aurkakoak, ebasteak, lapurretak eta iruzurrak izan ziren

Donostia 2022an delituak gutxien handitu ziren euskal hiriburua izan zen. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dituzten datuen arabera, 14.594 delitu gertatu ziren, hau da, 2021an baino %14,86 gehiago – 2021ean 12.705 delitu gertatu ziren –. Gainerako hiriburuen datuei erreparatuta, Vitoria-Gasteizen delituak %19,97 handitu ziren, eta Bilbon, aldiz, %28,79.

Segurtasun sailburuorde Rodrigo Gartziak eta Hiri Segurtasun eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek Euskadiko delituen memorian azaltzen diren Donostiako datu zehatzen berri ematen dute, behin hiriko segurtasun mahaiaren bilera eginda. Eta bilera horretan parte hartu dute ere Donostiako alkate Eneko Goiak, Ertzaintzako zuzendari Victoria Landa eta Udaltzaingoaren zein Ertzaintzaren hainbat arduradunak.

Polizia eraginkorra

Donostian izandako delituen handitzearekin batera atxilotuen (2116) eta ikertuen (2836) kopuruaren handitzea gertatu da. Eta zehatzago esanda, %18,72 handitu da atxilotuen zein ikertuen kopurua 2021.urtearekin alderatuta. Datu horiek erakusten dute bi polizien lana eraginkorra eta koordinatua izan zela.

Era  berean, delitu mota bakoitzeko datuek eta izandako atxiloketek Ertzaintzak eta Udaltzaingoak egindako lan ona berresten dute. Horiek horrela, bi poliziek konpromisoa adierazi dute elkarlanean patruilatzen jarraitzeko, autoz zein oinez, donostiarren beharrei erantzuteko eta urte osoan egiten diren prebentzio dispositiboekin jarraitzeko.

Ondarearen aurkako delituak

Azken urteetan bezala, Donostian gertatu ziren delitu mota kopuru handiena ondarearen aurkakoak izan ziren. Guztira 11.020 delitu gertatu ziren, iaz baino %11,49 gehiago. 2022An gertatuako delituen kopuru orokorrari begiratzen badiogu, mota honetako delituak gertatutakoen %75,51 dira.

Poliziek 5.144 ebaste salaketa jaso zituzten (iaz baino %17,18 gehiago), eta guztira Donostian gertatzen diren delituen %35,24 dira. Horiek horrela, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 419 pertsona atxilotu zituzten, iaz baino %36 gehiago.

Iruzurrak ebasteen erritmo beretsuan hazi ziren, batez ere, internet bidez gertatutako iruzurrak direla-eta. Guztira 2.167 iruzur salaketa jaso zituzten poliziek (iaz baino %15,20 gehiago), eta 26 pertsonak atxilotuak izan ziren, iaz baino %116 gehiago.

Gauzetan indarkeria erabiliz egindako lapurretei eta pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz egindako lapurretei buruz, segidako datuak azpimarratu behar dira: etxebizitzetan gertatuako lapurretak %4,12 handitu dira; garaje edo trasterotan gertatutakoak %16,74 gutxitu dira; enpresetan gertatutakoak %78,95 gutxitu dira; eta aldiz, saltokietan gertatutakoak %15,40 handitu dira. Delitu hauek egiteagatik atxilotutako pertsona kopurua, berriz, %1,39 handitu zen.

Pertsonen aurkako delituak

Donostian erailketa bat gertatu zren 2022an. Okendo plazan gertatu zen Eguberri egunean. 24 urteko gazte batek labankadaz hil zuten. Hiru pertsona atxilotuak izan ziren gertaera izan eta minutu gutxitara, Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren elkarlanari esker.

Halaber, 15 erailketa-saiakera gertatu ziren, iaz baino bi gutxiago, eta 12 pertsona atxilotuak izan ziren delitu mota hau egiteagatik, hau da, iaz baino %7,14 gehiago.

Bestalde, sexu-erasoen kopuruan aldaketa garrantzitsua dago 2021.urtearekiko, izan ere, delitu mota honetan sexu-erasoa eta abusua ezberdintzen ziren, baina Sexu Askatasunaren Berme Integralaren 10/2022 Lege Organikoa indarrean sartzearekin batera, sexu-erasoak eta abusuak delitu bera izango balira bezala kontatzen hasi dira. Horiek horrela, Donostian 41 sexu-eraso salaketa jaso ziren, eta guztira 14 pertsona atxilotuak izan ziren, eta beste 14ren gaineko ikerketa zabaldu zen.

Pertsonen aurkako delituak hirian gertatzen diren delituen %8,53 dira. 2022.urtean 1.245 salaketa jaso ziren mota honetako delituengatik, iaz baino %20 gehiago.

Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak

Bestalde, Donostian gertatutako 14.594 delituetatik 666 – hau da, izandako delituen %4,56 – segurtasun kolektiboaren aurkakoak izan ziren. Besteak beste, mota honetako delituak dira osasun publikoaren aurkakoak (droga trafikoa) eta alkoholaren, drogen eta beste hainbat substantzien menpe gidatzeagatik egindakoak.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak garatutako prebentzio-dispositiboei esker, 92 pertsona atxilotuak izan ziren 99 osasun publikoaren aurkako delituak egiteagatik (droga trafikoa). Delitu mota hau %32 handitu da, eta atxiloketak aldiz %46.

Era berean, 2022an 398 salaketa jarri ziren alkoholaren, drogen edo beste hainbat substantziren eraginpean gidatzeagatik (%43,68 gehiago), eta guztira 30 pertsona atxilotuak izan ziren (iazko kopuruaren bikoitza) eta 304 ikerketapean daude (%106,8 gehiago).

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-03

    Baliteke Administrazioarekiko Lankidetza Sareak ezagutza handiagoa izatea.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-03

    Puede que la Red de colaboración con la Administración sea mayor en tanto mayor conocimiento

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak