Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

I+G+B prozesuetarako 1.888.000 euroko laguntzak banatuko dira nekazal, elikagai eta arrantza sektorean (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 13

Agindua: nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia egiten da, 2012ko ekitaldirako, uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babesean

Gobernu Batzordeak gaurko bileran nekazal, elikagai eta arrantza sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntzarako 2012. urterako dirulaguntza deialdia onartu du zeinen bitartez, guztira, 1.888.000 euro banatuko diren.

Gobernu Batzordeak horrela, Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Pilar Unzaluren Ordenari bide eman dio eta dirulaguntza deialdia arautu du uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuan aurrikusten diren elikagaien transformazio, merkaturatze eta promoziorako laguntzak indarrean jartzeko.

Laguntza horien aurrekontu osotik, 1.238.000€ 2012. urterako ordainketa kredituei dagokie eta gainontzeko 650.000€-ak 2013 urteko konpromiso kredituak dira

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan