Nerea Melgosa, Gasteizen frankismoaren biktimak aitortzeko ekitaldian
- Gorka Urtaran´ekin eta udalbatzarekin batera, 1936an fusilatutako udaleko kideak gogoratzen ditut
VG, 2023 03 31
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak Frankismoaren Biktimak Oroitzeko eta Aitortzeko Eguneko ekitaldian parte hartu du eguerdian, Agirre Lehendakariaren kalean, Gasteiz, Isiltasunean oihuka eskulturaren ondoan.
«Garrantzitsua da memoria historikoa, zer gertatu zen jakitea, etorkizuneko belaunaldiek jakitea, horrelako gertaerak errepika ez daitezen eta indarkeria erabat desager dadin», adierazi du Melgosak ekitaldia amaitu ondoren.
Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalez, Batzar Nagusietako Presidente Pedro Elosegi eta Sailburu Nerea Melgosa izan dira Udalak 2018an ezarritako Frankismoaren Biktimen Oroimenerako eta Aitortzarako Egunaren harira erakundeek gaur goizean egin duten omenaldiaren buru.
Ekitaldian bozeramaileek eta udal ordezkariek parte hartu dute. Oroitzapenak Teodoro González de Zarate gogorarazten du, 1931tik 1936ra hiriko alkatea izan zena. 1937ko martxoaren 31n fusilatu zuen Azazetako portuan armada frankistak, matxinadaren aurkako alderdietako 15 pertsonarekin batera, tartean Juan Francisco Díaz de Arcaya zinegotzi sozialista gasteiztarra.
Errekonozimendu-ekitaldia 2018tik egiten da, Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren enparantzaren arteko elkargunean, Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan. Eskultura horrek errepresio frankistaren eta diktaduraren biktima guztiak gogorarazten ditu.