Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Sailak 2021-2022ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu ditu

2023-03-31
  • 16 irabazle gazteek ingelesa hobetzeko ikastaroa eta egonaldia egingo dute udan hiru astez Erresuma Batuan
  • Saridun guztiak unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen, eta Batxilergoa 8,75 puntu edo gehiagoko batez bestekoz amaitu zuten

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Eugenio Jimenez Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak, 2021-2022 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu dituzte gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian. 16 gazte irabazleek, saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso dute sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, Erresuma Batuan hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uda honetarako. Irabazleak unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen.

Joan zen 2021-2022 ikasturtean 15.600 ikaslek baino gehiagok bukatu zuten Euskadin Batxilergoa, eta horietatik 466 aurkeztu ziren Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75 puntutik gorako bataz besteko nota izatea. 2022ko ekainaren 13an burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoen ingurukoak, bai hizkuntza probak (Euskara edo Gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat). Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 16 ikasleek eskuratu zuten saria, gaur eguerdiz jaso duten saria, hain zuzen ere.

Ekitaldian izan dira halaber ikasle sarituen senitartekoak, eta baita Batxilergoa ikasi zuten institutuetako arduradunak ere. Ekitaldia girotzeaz Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Itziar de la Hera eta Mariya Borislavova ikasleek osaturiko flauta eta gitarra bikote bat arduratu da. Amaieran, parte hartzaile guztiek Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleek prestaturiko mokaduak dastatu ahal izan dituzte.

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2022-2023 ikasturte honetarako sarien deialdia apirilaren amaieran argitaratuko da.

Bizitza guztian ikastea

Ekitaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak adierazi duenez sari hauekin, ikasleak eta haien familiak saritzeaz gain, “beste gauza asko ere saritzen dira, hezkuntza-sistema bera barne. Hezkuntza Sailean oso harro gaude egin duzuen lanagatik, baina baita badakigulako etorkizunean ere horrelaxe jarraituko duzuela lanean. Gaur hemen ikasle bikainak ditugu. Bikaintasunean nabarmendu zarete, eta hori ozen aldarrikatu beharrekoa da”, adierazi du.

Pedrosak, batez ere, ikasle horien ahalegina azpimarratu du, eta ziur agertu da etorkizunean oraindik arrakasta gehiago izango dituztela zain. Baina, bereziki eskatu die “bizitzan beti ikasten jarraitzeko gogoa ez galtzeko. Horrek emango dizue giltza bizitzan benetako arrakasta izateko”. Zentzu horretan, gogorarazi die “hezkuntza dela daukagun gauzarik garrantzitsuenetako bat, batez ere benetan aukera berdintasuna ematen dielako pertsona guztiei”.

Amaitzeko, zenbait gogoeta partekatu nahi izan ditu ikasle gazteekin. “Zuek izango zarete hemen gauden beste guztion etorkizuna eraikiko duzuen pertsonak. Eta ez inoiz ahaztu zeuen buruari galdera pertinenteak egitea”.

Ikasle sarituen zerrenda:

Saritutako ikasleek guraso, senitarteko eta Batxilergoko ikasketak burutu zituzten institutuetako arduradunak lagun zituztela jaso dituzte sariak. Hauek izan dira irabazleak:

 

Izen abizaenak

Ikastetxea

Udalerria

Unai Basterra Cea

CPEIPS La Salle de Bilbao HLBHIP

Bilbao, Bizkaia

Eneko Plaza Barañano

IES Julio Caro Baroja BHI

Getxo, Bizkaia

Asier Pérez Baeza

IES Botikazar BHI

Bilbao, Bizkaia

Xabier Rubio Francés

CPEIPS Aldapeta Maria HLBHIP

Donostia, Gipuzkoa

Lander Elorza Martínez de Lizarduy

IES Miguel de Unamuno BHI

Vitoria-Gasteiz, Araba

Naia Aranburu Pereda

IES Arrigorriaga BHI

Arrigorriaga, Bizkaia

Iván Jáñez Jiménez

CPEIPS Carmelitas-Sagrado Corazón HLBHIP

Vitoria-Gasteiz, Araba

Ane Redondo Berasaluce

CPEIPS San Patricio de San Sebastián HLBHIP

Donostia, Gipuzkoa

Maddi Xu Persona Huici

CPEIPS San Ignacio de Loyola HLBHIP

Donostia, Gipuzkoa

Nerea Taboada García

IES Botikazar BHI

Bilbao, Bizkaia

Hugo Pelegrín Gómez

CPEIPS Sagrado Corazón HLBHIP

Vitoria-Gasteiz, Araba

Eneko Vaca Ramírez

IES Julio Caro Baroja BHI

Getxo, Bizkaia

Mario García Cornejo

CPEIPS El Salvador HLBHIP

Bilbao, Bizkaia

Haitz Gaztelurrutia Simón

 IES Fray Juan de Zumárraga BHI

Durango, Bizkaia

Telmo Munduate Goikoetxea

CPEIPS San Benito Ikastola HLBHIP

Lazkao, Gipuzkoa

Sima Petraityté

CPEIPS Trueba de Artxanda HLBHIP

Bilbao, Bizkaia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)