Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lan Ikuskaritzaren transferentzia gauzatzeko hitzarmena onartu da (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 13

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoan Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren antolakuntza eta funtzionamenduari dagokionez, Lan eta Inmigrazio Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena

Jaurlaritzaren Kontseiluak Administrazio zentralarekiko lankidetza hitzarmena onartu du gaur, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza eratze aldera, lankidetza-organo gisa, Euskadin Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistema integratuaren funtzionamendua ziurtatzeko eta transferentzia-akordioan eta horren akordio osagarrietan ezarritako helburuak lortzeko. Horrenbestez, bete egingo da Transferentzia Dekretuan adostutakoa.

Lankidetza hitzarmenak, besteak beste, ondokoak jasotzen ditu:

a) Kontseiluaren osaera eta eginkizunak.

b) Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzu erkidearen kudeaketa.

c) Lan-arloko ikuskaritzaren eginkizunaren eta jardueraren batasuna, baita administrazio bakoitzaren eskumenak baliatzeari dagokionez ere.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak goi mailako zuzendaritza izango du, eta zuzendaritza hori osaera paritarioa izango duen kide anitzeko organo baten esku egongo da. Organo hori bi administrazioek izendatutako kideak izango ditu, eta haren mendekotasun funtzionalaren peko zuzendaritza eragilea izango du, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistema Euskal Autonomia Erkidegoan integratu dadin, ikuskaritza-lanaren koordinazioa, eraginkortasuna eta efikazia errazte aldera.

Egitura horren barruan Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistema zehazten da, eta zuzendaritza-organo bakarra izango du, zeinak ikuskaritza-lana koordinatuko baitu, administrazio bakoitzaren mendekotasun organikoa eta antolatzeko gaitasuna baztertu gabe.

Transferentzia 2012ko urtarrilaren 1ean hasiko da indarrean, eta 39 ikuskari, 15 ikuskariorde eta 57 administrari eskualdatuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan