Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Eusko Jaurlaritzak Galarretako enpresa-parkearen aldeko apustua egin du, 8 milioi euroko ekarpena eginez (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-12-13

Galarretako enpresa-parkearen obrak 2011. urtearen erdialdean hasi ziren eta 2014. urtean amaituko dira, eta bertan Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen, eta Oronaren Ikerketa eta Sustapen Poloaren instalazio berriak egongo dira; azken enpresa hori mugikortasunaren eta jasotze-teknologiaren sistemetan espezializatuta dago, eta erreferentzia garrantzitsua izango da sektorerako.

Parkea bera aberastasuna eta enplegua sortzeko gune bihurtuko da, 1.000 lanpostu inguru sortuz 2014. urtetik aurrera.


Eusko Jaurlaritzak hiru lurralde historikoetan inbertsio estrategiko guztiei laguntzeko politikarekin jarraitzen du. Aztergai dugun kasuan, Jaurlaritzaren Kontseiluak Spri-ren 8 milioi euroko kapital-zabalkuntza ontzat eman du. Kopuru horiek Galarretako enpresa-parkearen eraikuntzara bideratuko dira, eta Miramongo Parkearekin estrategikoki lotuta geratuko da.

Galarretako enpresa-parkearen obrak 2011. urtearen erdialdean hasi ziren eta 2014. urtean amaituko dira. Proiektu hori Donostiako Parke Teknologikoaren mendeko Campus bat bezala jaio da, eta bere lurretan Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan kokatuko dira, baita Oronaren Ikerketa eta Sustapen Poloa ere; azken enpresa hori mugikortasunaren eta jasotze-teknologiaren sistemetan espezializatuta dago, eta erreferentzia garrantzitsua izango da sektorerako.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta aberastasuna eta enplegua sortzeko gune bihurtuko da, aurreikusi baita azpiegitura horiekin 1.000 lanpostu inguru sortuko direla 2014. urtetik aurrera.

Galarretako Parkearen eraikuntzak honako helburu hauek izango ditu:

- Berrikuntzan inplikatuta dauden agenteak gune berean koka daitezen bultzatzea: unibertsitateak, teknologia-edukia duten zentro eta enpresak, horien arteko lankidetza bultzatuz, denbora luzez bizirauteko bokazioarekin.

- Berrikuntza sustatzea egungo enpresa-sareak bizirauteko eta enpresa berriak sortzeko.

- Eta Oronaren berrikuntza-ahalmena bultzatzea, industria-eremuan Europa eta Mundu mailan erreferentziazko trakzio-enpresa baita.

Proiektuan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Ikasleku Fundazioak, azken hori Orona enpresak, Mondragon Unibertsitateak eta Ikerlan teknologia-zentroak osatuta egonik, eta egungo Jaurlaritzak bultzatzen duen lankidetza publiko-pribatuaren eredu berritzailearen beste adibide bat da.

Miramon-Galarreta

Galarreta-Miramon plataforma: Hiri Mugikortasuneko eta Garraio Adimenduneko Elektronikako (lehentasunezko sektorea 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean) soluzioetan erreferentzia izango da, dagoeneko masa kritiko bat edukiz (Orona konplexua) gai horretako agente dinamizatzaile gisa.

Eremu hori Miramon Campusean eta Donostiako korridore biomediko osoan lehendik dagoen sare telematikoari konektatuta dago, garraio eta mugikortasuneko Galarreta poloa berrikuntza-ekosistemaren barnean sartzeko aukera sortuz; ekosistema horrek, hirigintza-diseinuko erreferentzia batean oinarrituta, arearen ordenazioan, garatzeko bidean dauden sektoreetan ekimen berriak sortzea bultzatuko du eta enpresa-sorkuntza, proiektu berritzaileak eta ekimen berrien trakzioa dinamizatuko ditu.

Proiektu honetan azpimarratu behar den beste ezaugarri bat zera da, ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra den arkitekturaren parametroak sartzea, IHOBEren gidari jarraiki. Alderdi hori asko zaindu da diseinu-fasetik aurrera, eta iraunkortasunari eta energia berriztagarriei zuzenean lotutako Campus bat sortzea ahalbidetuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan