NIK Patrika Digitala
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria Mark Drakeford Galesko ministro nagusiarekin bildu da

2023-03-29

Galesko Gobernuaren ordezkaritza bat, Mark Drakeford  ministro nagusia buru duela, Euskadin da aste honetan, arduradun instituzionalekin hainbat bilera egiteko eta etorkizuneko hiriei buruzko nazioarteko mintegi batean parte hartzeko. Drakeford-ez gain, Galesko ordezkariak dira Geraint Huxtable, Nazioarteko Harremanetarako burua, Rhys Castle Jones, ministro nagusiaren idazkariordea eta Jane Runeckles, aholkularia. 

Gaur arratsaldean Galesko ordezkaritza Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin, Hizkuntza Politikako sailburu Miren Dobaranekin eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazarekin bildu da. Bileran besteak beste, hizkuntz politika ereduaz, euskal kulturaren atzerriko sustapenaz eta kirol diplomazioaz hitz egin dute. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Kultura Plan Estrategikoa 2028 ere jorratutako gaien artean egon da.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)