Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak “amorrua eta borroka etengabea” baztertu du “etorkizuna aldatzeko”

2010.eko urtarrilak 21

Patxi Lopezek Nueva Economía Madrilgo foroan egindako adierazpenen arabera, gobernu aldaketa “lasai onartu da eta, hain arin egin denez, bukatutzat ematen dugu”.

Lehendakariaren aburuz, zortzi hilabetetan gobernatzeko eredua “erabat aldatzeko gai izan gara”. Egungo eztabaida politikoa “lasaiagoa da, patxadatsuagoa, eta euskal gizartearen benetako premiei lotuago dago”.

Patxi Lopezen hitzetan, berak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzak “erabat aldatu du gobernatzeko modua”. Nueva Economía foroan azaldu duenez, Euskadin politika “dagoeneko ez doa amorruaren eta etengabeko borrokaren bidetik”; izan ere, bere iritzian, eztabaida politikoa gaur egun “lasaiagoa da, patxadatsuagoa, eta euskal gizartearen benetako premiei lotuago dago”.

Lehendakariak Madrilen izandako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek, eta Euskadiren egoera azaldu nahi izan du bertan. Bere hitzaldian Lopezek azpimarratu duenez, gobernu aldaketa “hain arin egin denez, bukatutzat ematen dugu”. Errealitatea Euskobarometroaren “azken datuen gainetik dago”, Lopezen ustez. Aldaketa horren adibide, Lehendakariak gaineratu du politika eta gobernua herritarren beharrizanak asetzera bideratu dituztela, “ez batzuen obsesioei irtenbidea ematera”. Halaber, erabat sinetsita agertu da egun “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa” direla Jaurlaritzaren jardunaren erreferenteak. Elkarrizketa alderdi “demokratiko” guztiekin bultzatzen jarraituko duela adierazi du, baina ez indarkeria baztertu nahi ez dutenekin. Horren harian, irmo esan du: “Ez dago muturreko ezker abertzalearekin hitz egiteko batere aukerarik”. “Apurka-apurka ETAren aurkako borroka irabazten ari gara”, adierazi du Lehendakariak, eta talde terroristak ez duela Euskadiren etorkizuna baldintzatuko gaineratu du.

Patxi Lopezek bere babes osoa erakutsi nahi izan die egunez egun terroristen mehatxuak jasaten dituzten enpresariei, eta, era berean, biktimen memoria aldarrikatu nahi izan du “euskaldunen askatasun demokratikoen osagai nagusi baitira”.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 24

    No se olvide de Florentino, Lehendakari López.

  • Jon
    2010.eko urtarrilak 26

    Bandera zatitzaileak leku guztietan ipintzea eta gobernu baztertzaileak eratzea da "amorrua eta borroka etengabea" alde batera lagatzeko modua?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakariak