Nerea Melgosa, Gasteizko SER Kateko Sarien banaketan
- Zorion berezia Isabel Cobo kazetariarentzat
- Pablo Laso, Edorta Lamo, LEA-Lascaray, Iñaki Añua, Estibaliz Urresola eta Isabel Cobo sarituak
Vitoria-Gasteiz, 2023 03 29
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak SER DE ÁLAVA SARIAK banatzeko ekitaldian parte hartu du, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Melgosak bereziki zoriondu du erretiroa hartu berri duen Isabel Cobo kazetari gasteiztarra, bere lankideek omenaldi beroa eskaini baitiote irratian 40 urtez lan egin ondoren.
Galak publikoki aitortu ditu Arabako hainbat pertsona, enpresa eta erakunde, beren jardun-eremu profesionaletan nabarmendu direnak: Pablo Laso, Edorta Lamo, LEA-Lascaray, Iñaki Añua (berriki hil da, eta oroitzapen berezia eskaini zitzaion), Estibaliz Urresola eta Isabel Cobo.
José Luis Martín zuzendaria, Elena Barrueko publizitate zuzendaria eta Eva Domaika albistegi zuzendaria izan dira galaren buru, Javier Lekuona, David Rodríguez de Yurre eta Iker Armentia kazetari beteranoekin batera.