Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

1.030.000 euro sindikatuetako liberatuentzat (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-12-13

Erabakia, itunpeko ikastetxeei zuzeneko diru-laguntza emateko dena. Helburua: irakaskuntza pribatu arautuaren sektoreko eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako liberatu sindikalen finantziazioa (2011-2012 ikasturtea)

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, hartu du Irakaskuntza Pribatuko 12 liberatu sindikalen eta Arabako, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako 6aren kostua finantzatzeko erabakia 2011/2012 ikasturterako, 1.030.000 €ko zenbateko osoan.

Horretarako, 365.000 euro bideratuko dira aurten eta 665.000 euro 2012.ean. Halaber, eman da horretarako behar diren finantziazio-akordioak hitzartzeko baimena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan