Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak 2 milioi euro bideratuko ditu emakumearen aurkako, familia barruko eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-delituetarako ofiziozko txandara (Gobernu Bilera 2023-3-28)

2023-03-28

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro bideratuko ditu doako aholkularitza juridikoa ematera emakumearen aurkako, familia barruko eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-delituen biktimei, Euskadiko Abokatutzako eta Prokuradoretzako Elkargoarekin izan ohi duen lankidetzaren esparruan.

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du kopuru hori horretara bideratzea eta, hala, akordioa berritu eta aurretiko aholkularitza-kostua konpentsatzea, bai eta Euskadiko hiru elkargoek indarkeriaren inguruko guardiako txandako profesionalek ematen duten asistentzia letratua ere.

Zehazki, biktimak defendatzeko eskubidea behar bezala bermatzeko, 907 profesionalek artatzen dute, guztira, emakumearen aurkako, familia barruko eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-delituetarako ofiziozko txanda, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Jarduera horren ondorioz, joan den ekitaldian, Euskadiko hiru elkargoen guardiako hiru txandek 5.208 asistentzia eman zituzten; haietatik, 4.663 (% 89,5) emakumeei. Arreta horiek, genero-indarkeriaren biktimei ez ezik, familia barruko edo etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei ere zuzendu zaitzaizkien.

Bizkaian, 466 abokatuk eratzen dute ofiziozko txanda. 2023an jarduerari eusteko, lurralde horretako Abokatutzako eta Prokuradoretzako Elkargoak 961.000 euroko konpentsazio bat jasoko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik.

Bestalde, Gipuzkoak 262 profesional ditu indarkeriaren inguruko ofiziozko txandan, eta 644.000 euroko jasoko ditu.

Azkenik, Arabak 179 letratu ditu plantillan, eta, iaz, 969 asistentzia izan zituzten; kontu publikoetatik 395.000 euro jasoko ditu. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko