Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Mendia Lehendakariordeak lan-bizitzan zehar adina kudeatzeko plan integral bat martxan jarriko dela aurreratu du

2023-03-29
  • Euskadiko enpresentzat hain beharrezkoa den giza baliabide bakar bat galtzea saihestu nahi da

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur aurreratu duenez, pertsonen lan-bizitzan zehar adina kudeatzeko plan integral bat jarriko da abian, kudeaketa eraginkor eta efiziente bat ahalbidetuko duena, haien gaitasun guztiak aprobetxatuko dituena eta Euskadiko enpresentzat hain beharrezkoa den giza baliabide bakar bat galtzea saihestuko duena.

Mendiak agerraldia egin du gaur Iseak Fundazioari eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuari eskatutako hainbat txosten aurkezteko. Txosten horien bidez, adinaren araberako benetako lan-diskriminazioa dagoen egiaztatu nahi da, gizarteak hala adierazten duen pertzepziotik haratago, bai eta adin handieneko pertsonek enplegu berrietara egokitzea zailtzen duten faktoreei buruz ere. Era berean, bizi dugun errealitate demografikoaren aurrean enpresek belaunaldi-erreleboari aurre egiteko aurkitzen dituzten zailtasunei buruz galdetu da.

Lan horiek buru duen Sailak duen kezkatik sortzen dira, bizi dugun iraultza handiaren paradoxa handia aztertzeko, hau da, 45 edo 50 urte betetzen dituztenean langileen errealitatea zein den aztertzetik. Beren enpresek aldaketa handiei ekin behar dietenean, pentsatzen duten lehenengo gauza ez direla egokituko uste dutenak alde batera uztea da, baina, aldi berean, eskaera berrietara egokitutako pertsonak eskatzen dituzte.

Kezka hori jasota dago jada 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian, gizarte-eragileekin landua eta Legebiltzarrean hitzartua. Estrategia horrek enpresentzako lehiakortasun-aukerak adierazten ditu, zeharkako erronka bat duten pertsona guztien lan-potentziala aprobetxatzen badute, hau da, aukera-berdintasuna, eta horrek berariaz behartzen du edadismoaren aurka borrokatzera. Zehazki, pertsonak langabezian erortzen direnean eta berrogeita hamar urte baino gehiago dituztenean enpleguari berriro lotzea eragozten dien gizarte-hesia hausteko programak bultzatzeko konpromisoa jasotzen du.

Lehendakariordeak aurreratu duenez, gaur egun arte politika publikoek modu integralean landu ez duten eta joan den otsailean jendaurrean aurkeztu zen Enplegu Liburu Zurian ere agertzen den gai bati begirada estrategikoa ematea da helburua. Mendiak adierazi duenez, dirulaguntza batzuk daude dagoeneko, baina ez gure etorkizuna baldintzatuko duen gai bati arreta osoa ematea, emakumeak, gazteak eta aldaketetara egokitzeko esperientzia eta gaitasun handiak dituztenak eskubide osoz txertatzen ez badakigu, nahiz eta adin handiagoa izan.

Gaur aurkeztutako azterlanek, ikuspegi desberdinetatik landutakoek, gaitasun bakar bat alferrik ez galtzeko beharrarekin bat egiten dute, baita belaunaldiak konektatzeko beharrarekin ere, trebetasunak eta ezagutzak noranzko bitan transmititzeko.

Pertsonen kudeaketa eraginkorra eta efizientea

Horregatik guztiagatik, Lehendakariordeak adierazi du lan-bizitzan zehar adina kudeatzeko plan integral bat osatzeko asmoa duela. Plan horrek aukera emango die enpresei pertsonen kudeaketa eraginkor eta efizientea egiteko, beren gaitasun guztiak aprobetxatzeko, egokitzeko eta giza baliabide bakar bat ere ez galtzeko, Euskadin ez baitago inor soberan, lan-bizitzako une bakar batean ere ez.

Lan eta Enplegu Sailaren egitura-jarduketen barruan dago gazteek eta adinekoek enplegua eskuratzeko modu zatikatuan ez jorratzeko premia hori. Ildo horretan, Mendiak gogorarazi du joan den urtean adinaren kudeaketa Enplegu Plan Estrategikoan sartu zela, Osalanek Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategian ere egin zuela, eta Lanbidek, bere programa berrien artean, ETEak aholkatzen dituela belaunaldi berriak jada enplegatuta daudenekin konektatzeko, Lan Mentoring programarekin.

Azkenik, aurreratu duenez, kudeaketa-plana zehazteko lanean ari badira ere, gizarte-eragileei helaraziko zaizkien 45 edo 50 urtetik gorako pertsonentzako ildo espezifiko berriek Lehen Aukera programaren tankerako kontratazioa sustatzeaz hitz egiten dute, bai eta alferrik galdu ezin den esperientzia-emari hori aprobetxatuko duen gizarte- eta enpresa-kultura sustatzeaz ere.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-30

    Era berean, begiratzeak ez du oinarri teknologikorik galtzen deslokalizazioak, gero, prezio onartezinen igoeragatik lokala jartzen denean, prestakuntza pertsonalik ezagatik abiarazten denean eta hastapen-kostu garestiekin amaitzen denean. Plan estrategikoaren barruan dago behar izanez gero berriro hastea.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-30

    También mirar no se pierda base tecnológica deslocalizaciones cuando luego se vuelve a poner local por aumento de precios inasumibles, cueste arrancar por falta de preparación personal adiestramiento y termina con unos costes de iniciación caros. Está dentro del plan estratégico la vuelta a empezar en caso necesario.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)