Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen eguneratze berria onartu dute (2011-12-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 13

Lege-proiektua, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko dena

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea aldatzeko Lege Proiektua. Eguneratze hau, Legea 1990ean onartu zenetik bosgarrena, hauteskunde prozesuen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko beharrezko hobekuntzak ezartzeko helburua du, baita Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren (LOREG) aldaketetara eta Auzitegi Konstituzionalaren doktrinara moldatzekoa ere.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea 1990ean onartu zenetik, arau hau lau alditan egokitu behar izan da guztira lege aldaketetara zein egungo errealitate politiko eta sozialera. Orain, Eusko Legebiltzarraren legegintza egutegia betez, eguneratze berria onartu da indarrean sartu zenetik hauteskunde prozesu autonomikoetan eskuratutako esperientzia gehitzeko, Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren azken erreformak bere egiteko eta hauteskunde prozesuaren segurtasuna eta bozketaren eta zenbaketaren eraginkortasun eta arintasun handiena lortu ahal izateko beharrezko hobekuntzak ezartzeko.

Eusko Legebiltzarrera igorriko den Proiektuaren berritasunen artean honako hauek azpimarra daitezke: botoa ematerakoan, herritarrak hautestontzian boza sartzeko baimena, Kontsuletxeetan kokatutako hautestontzietan aurrez aurre bozkatzeko aukera atzerrian etengabe bizi direnentzat eta postazko botoa emateko aukera aldi baterako beste herrialde batzuetan daudenentzat (Erasmus, turismoa, lana, eta abar). Erreformak ere botoa baliogabetzat hartzen den kasuak argitzen ditu.

Hautagai izateko eskubideari dagokionez, EiTBko eta bere elkarte eta hedabideetako goi-kargudunak zein EAEko elkarte publikoetakoak hautaezinak direla zehazten du. Aitzitik, hautaezinak izateari utzi diote Zuzendariordeek eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordezkariek, beti ere Gobernu Kontseiluak izendatu ez baditu.

Bateraezintasunen arloan, erreformak aintzat hartzen du gertatzez bateraezina deritzon kasua. Eusko Legebiltzarkideak bateraezintasun honetan erori daitezke hauteskundeen ostean epai irmoek ilegaltzat jo dituzten alderdi politikoetako hautagai zerrenden arabera hautatuak izan badira. Lagun hauek borondatez egin beharko dute alderdi politikoko ilegaltasun epaiak zehaztutako kausak errefusatzeko eta haietatik aldentzeko berariazko adierazpena.

Hauteskunde kanpainaren garapenari dagokionez, epe horren barruan egin daitezkeen kanpaina instituzionalak mugatzen dira interes publikoa eta zerbitzuen funtzionamendu egokia babeste aldera. Era berean, Eusko Jaurlaritzak bozkatzeko eskubideari buruz informatzeko kanpaina instituzionalaren edukia mugatzen da, bozka sustatzeko kanpainak debekatuz. Azkenik, hauteskundeetara aurkezten diren indar politikoei hautes-propaganda egitea eta zabaltzea debekatzen zaie kanpaina hasi aurretik.

Egun bizi den krisi egoerara eta gastu publikoaren atxikitzera egokitzeko, hautagaitzen hautes-gastuaren muga %15 murriztuko da 2009tik aurrera egindako hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak egiten diren urtean hautagaitzen dirulaguntzak bere horretan atxikitzen dira.
Erreformak kontuan hartzen du ere artikulu batzuetan jasotzen diren zenbateko desberdinen eguneratzea XPIren koefiziente zuzentzailaren eta LOREG legeak ezarritakoaren arabera.

Genero berdintasun politikei dagokienez, emakumearen eta kontziliazioaren aldeko ekintza positiboak abiarazten dira hautesmahaietako kideentzat bi aitzakia berri ezarriz: bularra emateko beharra eta haurdunaldia. Era berean, Lege Proiektuaren idazketan hizkuntzaren erabilera ez sexista egingo da.

Ikusmen eta entzumen urritasunak dituzten pertsonek hautes-prozesuetan parte har dezaten sustatzeko neurrien artean, hautesmahaietan Braille botoa arautzen da eta keinu hizkuntza interpreteen bidez gorrek hautesmahaietako kideen eginkizunak bete ditzaten. Ezintasunen bat pairatzen duten lagunak sartzeko baldintzak eta bereizkeria eza arautzen da Eusko Legebiltzarerako hauteskundeetan parte hartzea errazte aldera.

Azkenik, teknologia berrien sustapenari dagokionez, Errolda Bulegoaren webgune instituzionalean zabaldu beharko dira Mahaien eta hautes-lokalen behin-betiko zerrendak bozketaren aurreko egunetan eta hautagaitzek Eusko Jaurlaritzako atari instituzionaletik zenbait inprimaki deskargatu ahal izango dituztela zehazten da. Era berean, sistema teknologiko berriekin proba pilotuak egiteko aukera zabaltzen da Hautes Batzordeak aurretik aldeko txostena egiten badu.

Iruzkin bat
  • @DavidNius
    2011.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    @vNesa Modificando alguna cosilla de la ley electoral http://t.co/88QnSE5P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan