Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizango Sailak abisu gorria desaktibatu du haizeagatik eta naranja mantendu du olatuengatik

2011.eko abenduak 14

Haize ufadek puntu batzuetan 140 km/h gainditu dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak eguerdian haizetearengatiko abisu gorria desaktibatu du, baina abisu laranja mantendu du olatuengatik. Euskalmet euskal meteorologia agentziak jasotako datuen arabera, gaur goizeko lehen orduetatik eguerdira arte izandako haize-bolada indartsuak 120 km/h baino gehiagora iritsi dira hainbat gunetan. Zehazki, Punta Galean (148,9 km/h) eta Matxitxakon (142,5 km/h). Unerik gogorrena goizeko 09:00etan izan da. Euskadiko mendebaldean dauden guneak izan dira ondorio gehien izan dituztenak, bereziki Aialako Ibarrak, Enkartazioak eta Bilboko ardatz nagusiak. Deustoko geltokian 100 km/h baina gehiagoko haize ufadak izan dira.

Datu hauekin, Herrizaingo Sailak haizeagatiko abisu gorriaren maila horiraino jaitsi du itsasertzetikgertu dauden guneetan, bereziki Gipuzkoako kostaldean, ostiraleko gauerdira arte. Herrizaingo Sailak eskerrak ematen dizkie hainbat erakundeei, eta herritarrei orokorrean, eurek babesteko hartu dituzten neurriengatik, zauriak murrizten lagundu baitute.

Itsasoaren egoera

Eusko Jaurlaritzaren Herrizango Sailak abisu laranja mantenduko du olatuengatik larunbateko 09:00ak arte. Euskalmeten aurreikuspenen arabera, olatuaren altuera 5-7 metro ingurukoa izango da, horrenbestez, kontu handia eskatzen da.

Euskadiko Babes Zibilaren Planak aktibatuta jarraitzen du aurrelarrialdietako fasean, horrek martxan dauden zerbitzu guztiak alertan daudela esan nahi du, behar izanez gero esku hartzeko.

Elurra
Euskalmeten arabera, biharko elur-maila 800-900 m inguruan ezarriko da, 00:00 y las 24:00 orduen bitartean. Herrizaingo Sailak abisu horia aktibatu du elurragatik. Elurra Euskal Autonomia Erkidegoko gailur altuenetan ikusi ahal izando da.

1.- Denboraleen aurreko aholkuak

Herritarrentzako aholkuak
Prebentziozko neurriak:
- Ez bainurik hartu hondartza baztertuetan, nahikoa ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamendu zerbitzurik ez dutenetan. Olatu edo erresaka handia dagoen tokietan ere ez egin.

- Aldendu olatuak lehertzen diren tokietatik (haitzak, kai-muturrak, kaiak...), eta ez hurbildu itsas pasealekuetara, kai-muturretara eta labarretara. Uraren indarrak arrastaka eraman zaitzake.

- Ez ibili ibilgailuetan kosta-lerrotik gertu dauden errepideetatik.

- Itsasontzirik ez erabili, eta amarrak ikuskatu. Urpeko kirolik ez egin, inolaz ere ez. Urpean igeri egitekoa bazara, bertan behera utzi.
Larrialdien aurrean hartu beharreko neurriak:

- Itsasora eroriz gero, saiatu olatuak lehertzen diren lekuetatik aldentzen, laguntza eskatu eta erreskatatu arte itxaron.

- Olatuek arrastaka eramaten bazaituzte, lasaitu eta ez igeri egin korrontearen kontra; kostako korronteak leundu egiten dira beste tarte batzuetan.

Udalentzako aholkuak
Prebentziozko neurriak:
- Ohartarazi egoera horiei aurre egiteko planean jasotako udal langileak. Halakorik izan ezean, abian jarri egoera horiei aurre egiten lan egin dezaketen zerbitzuak (Udaltzaingoa, boluntarioen taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, eta abar).

- Zaindu aldamio, garabi eta obrako beste elementuen egoera, eta egiaztatu ondo daudela.

- Zaindu istripuren bat eragin dezaketen hiri-altzari, zabor-ontzi eta gainerako objektuen egoera.

- Zaindu behin betikoak ez diren instalazioak, eramangarriak edo desmuntagarriak, karpak esaterako, eta ondo finkatu.

- Egiaztatu ez dagoela inor toki arriskutsuetan kanpatuta eta zaindu kanpin instalazioak.

- Ez ahaztu Udal Larrialdien Sareko TETRA igorgailu bat duzula eskura Larrialdiak Koordinatzeko 112 Zentroarekin harremanetan jartzeko.

Larrialdien aurrean hartu beharreko neurriak:
- Zaindu eta kontrolatu batez ere kostan dauden errepide eta pasealekuetako toki arriskutsuak.

- Denborale arriskuaren eta kontuan izan beharreko neurrien berri eman herritarrei.
Larrialdietan parte hartzen duten zerbitzuentzako aholkuak:

- Ohartarazi egoera horiei aurre egiteko planean jasotako langileak.

- Halakorik izan ezean, abian jarri egokientzat dituzuen balizko baliabideak.

- Egokitu bitarteko eta baliabideak aurreikusitako egoerara.

- Jarraipen edo Krisi Mahairen bat abian jarriz gero, garaiz emango zaizue horren berri eta, behar izanez gero, aurretik zehaztutakoetara gonbidatuko zaituztete.

2.- Haize indartsuen aurreko aholkuak
Herritarrentzako aholkuak

Prebentziozko neurriak:
- Itxi eta finkatu ateak, leihoak eta toldoak.

- Kendu loreontziak eta, oro har, kalera eror daitezkeen objektu guztiak.

- Zaindu aldamio, garabi eta obrako bestelako elementuen egoera.

- Kalean bazaude, aldendu erlaitz, horma, zuhaitz eta publizitate paneletatik, eta kontuz ibili egiten ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurretik pasatzerakoan.

- Saiatu errepide bidezko joan-etorriak saihesten, eta, egin behar izatekotan, kontu handiz ibili. Helmuga duzun edo zeharkatuko dituzun inguruetako baldintza meteorologikoen berri jaso.

- Kostaldean bazaude, aldendu hondartzatik eta haize ufada indartsuen ondorioz itsasgoraren eta olatuen eragina jasan dezaketen tokietatik.

- Itsasontzirik ez erabili, eta amarrak ikuskatu. Urpeko kirolik ez egin, inolaz ere ez. Urpean igeri egitekoa bazara, bertan behera utzi.

Udalentzako aholkuak
Prebentziozko neurriak:
- Ohartarazi egoera horiei aurre egiteko planean jasotako udal langileak. Halakorik izan ezean, abian jarri egoera horiei aurre egiten lan egin dezaketen zerbitzuak (Udaltzaingoa, boluntarioen taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolda zerbitzuetakoak, eta abar).

- Zaindu aldamio, garabi eta obrako beste elementuen egoera, eta egiaztatu ondo daudela.

- Zaindu istripuren bat eragin dezaketen hiri-altzari, zabor-ontzi eta gainerako objektuen egoera.

- Zaindu behin betikoak ez diren instalazioak, eramangarriak edo desmuntagarriak, karpak esaterako, eta ondo daudela egiaztatu.

- Egiaztatu ez dagoela inor toki arriskutsuetan kanpatuta eta zaindu kanpin instalazioak.

- Ez ahaztu Udal Larrialdien Sareko TETRA igorgailu bat duzula eskura Larrialdiak Koordinatzeko 112 Zentroarekin harremanetan jartzeko.

Larrialdien aurrean hartu beharreko neurriak:
- Zaindu eta kontrolatu batez ere kostan dauden errepide eta pasealekuetako toki arriskutsuak.

- Haize ufada bortitzen arriskuaren eta kontuan izan beharreko neurrien berri eman herritarrei.

Larrialdietan parte hartzen duten zerbitzuentzako aholkuak:
- Ohartarazi egoera horiei aurre egiteko planean jasotako langileak. Halakorik izan ezean, abian jarri egokientzat dituzuen balizko baliabideak.

- Egokitu bitarteko eta baliabideak aurreikusitako egoerara.

- Jarraipen edo Krisi Mahairen bat abian jarriz gero, garaiz emango zaizue horren berri eta, behar izanez gero, aurretik zehaztutakoetara gonbidatuko zaituztete.

Iruzkin bat
  • @manycomics
    2011.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    Alerta roja por vientos de hasta 140km/h http://t.co/af68gjM3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Aranda