Berriak Hezkuntza
qrcode

2023-2024 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea irekitzear da

2023-03-25

Izen emateak martxoaren 27tik apirilaren 21era egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, martxoaren 27an irekiko du 2023-2024 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskadiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emateko bi bide izango dira, ohi bezala: ikastetxeetan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez: www.euskadi.eus/hezkuntza.

2023-2024 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 200 ikastetxe publiko nahiz itunpeko baino gehiago izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo lau modalitate hauetako bat ikasteko: Zientzia eta Teknologia Batxilergoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; Batxilergo Orokorra; edo Arteetako Batxilergoa. 2022-2023 ikasturte honetan 32.630 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Martxoaren 27tik apirilaren 21era: eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea (biak barne)
  • Maiatzak 10: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira
  • Maiatzaren 17ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea
  • Maiatzak 24: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea
  • Ekainaren 19tik uztailaren 4ra: matrikula egiteko epea

Batxilergoko onarpen eta matrikulazio prozesuaz informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak