Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Eusko Jaurlaritzak 32 etxebizitza zozketatuko ditu bihar Basaurin

2011-12-15

 Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak 32 etxebizitza sozial zozketatuko ditu bihar, alokairu-erregimenean, Baskonia auzoan. Goizeko 11:00etan egingo da zozketa bihar, abenduak 16, Basauriko Social Antzokian. Sustapena 40 etxebizitzakoa da, baina 8 ordezko etxebizitzetarako gordeko dira.

 Adjudikatzeko etxebizitza guztietatik, kupo hauek gorde dira: 

  • 2 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona desgaituei egokitutakoak.
  • 12 etxebizitza babes bereziko gizarte-egoeran dauden bizikidetza-unitateentzat:

 

  • 1. seme-alabak kargura dituzten guraso bakarreko familiak.
  • 2. genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.
  • 3. bananduak eta dibortziatuak.
  • 4. 70 urtetik gorako pertsonak.
  • 5. desgaitasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak.

 

  • 9 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.
  • 9 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

 Etxebizitza horietako bat eskuratu ahal izateko, urtean gutxienez 3.000 euroko eta gehienez 22.000 euroko sarrera haztatuak egiaztatu behar dira 2009ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian. Mugikortasun urriko pertsonek edota desgaitasun psikikoa dutenek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan