Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 177 etxebizitza zozketatuko ditu bihar Bilbon

2011.eko abenduak 13

Zozketa zuzenean, IREKIAren bidez, jarrai dezakezu, 11etatik aurrera

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak 177 etxebizitza zozketatuko ditu bihar Bilbon, horietatik 51 alokairukoak izango dira. Zozketa Miribillako frontoian egingo da bihar, abenduak 14, goizeko 11:00etan.  Etxebizitzak honela daude banatuta: 126 Ametzola auzoan erosketa-erregimenean; 20 etxebizitza Fraternidad kalean, alokairukoak, eta alokairuko 31 etxebizitza sozial Bilbo Zaharrean. Hiru sustapen horietako etxebizitzak 203 dira guztira. Gainerako 26ak ordezko etxebizitzetarako (4 Bilbo Zaharrean), udal etxebizitzetarako (2 Fraternidad kalean) eta beharrizan jakinetarako (20 Bilbo Zaharrean) izango dira.

Hauek dira sustapen bakoitzean gordetako kupoak:

Ametzola:

  • 6 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona desgaituei egokitutakoak.
  • 4 etxebizitza 90 m2 erabilgarri baino gehiagoko azaleradunak, 5 kide baino gehiagoko bizikidetza-unitateentzat.
  • 67 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.
  • 37 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat.
  • 12 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Fraternidad:

  • 10 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.
  • 10 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Bilbo Zaharra:

  • 3 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona desgaituei egokitutakoak.
  • 12 etxebizitza babes bereziko gizarte-egoeran dauden bizikidetza-unitateentzat.

1. seme-alabak kargura dituzten guraso bakarreko familiak.

2. genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

3. bananduak eta dibortziatuak.

4. 70 urtetik gorako pertsonak.

5. desgaitasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak.

  • 7 etxebizitza 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.
  • 9 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Zozketa zuzenean jarraitu ahal izango da www.irekia.euskadi.net web orrian.

Iruzkin bat
  • @ricardodevis
    2011.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco sorteará mañana 177 viviendas en Bilbao. http://t.co/F6jGItPm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegado Vivienda Bizkaia