Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritza Euskadiko Eskuz Binakako Txapelketaren babesle izango da bigarren urtez jarraian

2011.eko abenduak 13

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourren bitartez, Euskadi dasta ezazu Eskuz Binakako Pilota Txapelketa babestuko du bigarren urtez jarraian

Edizio honetan bigarren kategoriako txapelketa ere barne hartuta, baita Andre Maria Zuriaren Txapelketa eta Lekeitioko Txapelketa ere. Aurkezpenean honako hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Asegarceko ordezkari Iñigo Salvideak, eta Aspeko ordezkari Inaxio Errandoneak. Horiekin batera, txapelketan parte hartuko duten 16 pilotariak ere izan dira bertan.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Asegarceko ordezkari Iñigo Salvidea eta Aspeko ordezkari Inaxio Errandonearekin batera, 2012ko Euskadi goza ezazu Eskuz Binakako Txapelketa aurkeztu du gaur goizean. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Basquetourren bitartez txapelketa hori babestuko du bigarren urtez jarraian.

Bigarren urte honetan, Eusko Jaurlaritzak garrantzitsutzat jo du bigarren mailako Eskuz Binakako Txapelketa, Andre Maria Zuriaren Txapelketa eta Lekeitioko Txapelketa ere babestea. Horrez gain, 2012ko maiatzean eta ekainean eta irailetik abendura bitartean eskuzko pilotako 20 emankizun adostu ditu.

Sailburuordeak adierazi du txapelketa horren aldeko apustua "aukera paregabea dela Euskadiko turismoarentzat, Euskal Herriaren irudia proiektatzen duelako hain gurea dugun kirol baten bitartez, eta gainera balioa eman nahi diogu bisitatzen gaituztenentzako elementu erakargarri gisa".

Aurkezpenean power point bat erakutsi da, partaideei, lehiaketa-sistemari, egutegiari, faseei eta txapelketaren beste hainbat alderdi garrantzitsuri buruzko informazioa eskainiz. Iñigo Salvideak eta Inaxio Errandoneak txapelketaren kirol alderdiak eta alderdi teknikoak xehatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak txapelketa honi ematen dion babesa, Turismoko zuzendaritzak Euskadik turismo-destino gisa duen irudia bultzatu eta indartzeko egiten duen ahaleginaren barnean dago, esperientzia paregabeak eta desberdinak eskainiz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)