Berriak
Eu

Elvira Cortajarena eta Begoña Aldekogaray Brasilen dauden euskal enpresen bileran egon dira

2011.eko abenduak 16


Elvira Cortajarena, Mercosur-rerako ordezkariak eta Begoña Aldekogaray, SPRI-ko Latinoamerikar alorraren Nagusia, Brasilen dauden sektore ezberdinetako euskal enpresen bileraren buru izan ziren.
 
Mercosur-rerako Ordezkaritzak eta SPRI-k urtero antolatzen duten topaketa San Pablon izan zen. Herri honetan dauden sektore ezberdinetako 21 euskal enpresek hartu dute parte: makina-erreminta, ingeniaritza, energia eolikoa, automobilgintza, pilak eta estrukturak.
 
Briganti Abogados-aren eskutik Brasilen fiskal-pizgarriei buruzko aurkezpena eskaini zen. Bertan, irailatik 1988ko Konstituzioan sartu zen zerga-ordainketa berri bat dutela informatu zen. Zergak hiru mailatan biltzen zirela adierazi zen: nazionala, probintziala eta federala. Eta zerbitzuei zerga bat eta produktuei beste bat ere badaudela. 1988ko Konstituzioa betetzen duen 2003an atera zen legeak produktuei ISMS zergak %18a ordaintzen du eta serbitzuentzako SMS-ak %5a eta toki-esparrukoa da. Beste herrialdeetan gertatzen den bezala, estatu herrialdekoaren, federalaren eta udalaren arteko gerra fiskala dago. Enpresen zerga.beharra konplexua egiten duten legeria ezberdinekin.
 
Topaketa honetan, sektore ezberdinetako enpresa bakoitzak  bere burua aurkezteko, bakoitzaren martxari buruzko oharpenak egiteko, beharrak azaltzeko eta haien arteko sinergia posibleak hitz egiteko unea izan zuen, Bai SPRI-k, eta bai Mercosur-rerako  Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak gogoan hartu zutela.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena, Begoña Aldekogaray