Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Azpiazuren ustez, “espero daiteke dezelerazio ekonomikoa ez izatea uste zena bezain nabarmena”

2023-03-24

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak “Ganberaren ostiralak” foroan hitz egin du gaur, eta ziurgabetasun-garai honetan euskal ekonomiak bizi duen egoeran jarri du arreta.

Azpiazuk hau onartu du: “Kontrako asaldura ugari aldi berean biltzen diren testuinguru batean gaude, eta horrek jarduera ekonomiko globalaren dezelerazio-zantzu argiak dakartza”.

Hori esanda, 2023ko lehen hiruhilekoari begira, Azpiazuk nabarmendu du lan-merkatu gehienek sendotasuna erakusten jarraitzen dutela eta azarotik etxe eta enpresen espektatibek hobera egin dutela. Aurreikuspenen arabera, horrek, krisi energetikoaren aurkako laguntza fiskalekin batera, babestu egingo du eskaria; eskaintza, berriz, lasaitzen ari da botila-lepoak normalizatu direlako eta energiaren prezioak distentsionatu direlako.

Azpiazuk adierazi duenez, “horri esker, espero daiteke dezelerazio ekonomikoa ez izatea uste zena bezain nabarmena”, eta onartu du banku-sektoreak ziurgabetasunez betetako horizonte bati aurre egin behar diola, arriskuak eta aukerak nahasten diren horizonte bati.

Hodei beltz horiek gorabehera, Azpiazuk lasaitasun-mezu batekin amaitu du Bilboko Merkataritza Ganberan egin duen hitzaldia. Hala, esan duenez, “azpimarratu behar da euroguneko bankuek erresistentziarako ahalmena erakutsi dutela”.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-26

    Ekonomia neurtzeko beste balio batzuetan pentsatzeak ez du hainbeste hazkunde kontsumistan oinarritzen, zorra handitzeko joera du, eta horrekin aktibo toxikoek eta gatazka desberdinek ondorioak ordaintzen ditugu, batez ere kutsadura handiagoan.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-26

    Pensar en otros valores medición economía no se basen tanto en el crecimiento consumista tiende a elevar la deuda y con ello los activos tóxicos y también distintos conflictos pagamos consecuencias sobre todo en mayor contaminación.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)