Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa Sailburua, Tourra Gasteizera iristeko atzera-kontaketaren hasieran

2023-03-23

VG 2023 03 23

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Gorka Urtaran Arabako hiriburuko Alkatearekin eta Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiarekin batera, Tourra 99 egun barru Gasteizera iristea sustatzeko ekitaldietan parte hartu du gaur arratsaldean.

Gasteizen ospatu da Frantziako Tourraren hurrengo helmuga. Programazio anitzarekin, uztailaren 2rako atzera-kontaketa hasi da, egun horretan abiatuko baita tropela Euskadiko hiriburutik Gipuzkoara.

Nerea Melgosak Gorka Urtaran alkatea babestu eta zoriondu du. Bere esanetan, Gasteiz prest dago Frantziako Tourra jasotzeko, esperientzia dugu lehen mailako nazioarteko kirol ekitaldietan eta 150 milioi ikuslek baino gehiagok ikusiko dute zein aparteko eta zoragarria den Gasteiz. Bizikletarekiko eta txirrindularitzarekiko dugun grina ere egiaztatuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Pedro Elosegi, Christian Prudhomme,