Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritza Åland uharteetako Gobernuko eta Regions4ko ordezkariekin bildu da

2023-03-23
  • Åland uharteetako eta Euskadiko 2030 Agendaren iraunkortasunaren eta gobernantzaren arloko ibilbidea bateratzeko egin da topaketa hau
  • Beyond 2030 koalizio-proposamena eta Now 2030 proposamena aztertu dira, Erregions4 esparruan
  • Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Bilbon irekitzeak eskaintzen dituen aukerak ere aztertu dira

 

Eusko Jaurlaritzak harrera egin die gaur goizean Ålandeko (Finlandia) Gobernuaren eta Regions4ko ordezkari batzuei. Bilera Lehendakaritzan izan da, eta bertan izan dira Amaia Barredo, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea; Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia; Asier Aranbarri, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria; Harry Jansson, Alandeko Gobernuko buruondokoa; Anton Nilsson, ministro kontseilaria eta Alandeko Gobernuaren ordezkaria Bruselan; eta Natalia Uribe, Regions4ko Garapen Iraunkorreko idazkari nagusia.

Åland uharteetako eta Euskadiko 2030 Agendaren iraunkortasunaren eta gobernantzaren arloko ibilbidea bateratzeko egin da bilera hori, eta, horrez gain, bi gobernuen eta Erregions4 eskualdearen artean egon daitezkeen aukerak eta sinergiak aztertu dira, GJHak lortzeko.

Bileran, batera jarri da Eusko Jaurlaritzak, Ålandeko Gobernuak eta Regions4-k 2030 Agendaren iraunkortasunari eta gobernantzari dagokionez egindako bidea; aztertu da Beyond 2030 Koalizio bat eratu ahal izatea Regions4ren esparruan, hirien, eskualdeen eta estatuen konpromisoa beharko duena 2030etik harago GJHen gobernantzarako egitura zehatzak ezartzeko; Eusko Jaurlaritzak Now, 2030 Proposamena aurkeztu du, zeinaren azken helburua hamarkada honen amaieran GJHei buruz egingo den balantzea pixkanaka eta etengabe hobetzea baita; eta Local 2030 Koalizioak Bilbon izango duen egoitzarekiko aukerak eta konpromisoak aztertu dira.

Åland uharteak, Euskadi eta Regions4

Åland Uharteetako Gobernu Autonomoa 2016tik ari da lanean 2030 Agenda tokian-tokian egokitzeko prozesu batean, gizarteko sektore guztietako herritarrekin eta erakundeekin, eta Ålandeko Esparrua eratu du erabateko iraunkortasuna lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak ere 2030 Agendaren arloan hasi zuen bere ibilbidea 2016an. Ibilbide hori Nazio Batuen Erakundeak aitortu du, Bilbo Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza iraunkor eta global gisa onartuz.

Azkenik, Regions4 2002an sortu zen eta iraunkortasunerako ekintza globalaren azelerazioan erreferentea da, eskualdeko gobernuak ordezkatuz NBEren eta EBren agendetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)